1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
376/2024 EBAZPENA, irailaren 2koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baitira 2023-2024 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak, eta horiek ordaintzen baitira.
Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2024ko abuztuaren 13ko txostenaren bidez, 2023-2024 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia zuzentzen zaie goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartu duten goi mailako arte ikasketetako ikasleei, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 2ko 160/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Horrenbestez, dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,
EBAZTEN DUT:
1. Laguntza eman eta ordaintzea eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 4.500,00 euro dira.
2. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2024ko Aurrekontu Orokorren "Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak" izeneko 420001 42400 4800 322500 partidaren kargura eginen da (kontabilitate espedientea: 40003047). Deialdiaren id.: 758984.
3. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta nafarroa.eus atarian argitara daitezela agintzea.
4. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman zaiela. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Arte eta Hizkuntza Ikasketen Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
ERANSKINA.–ONARTUTAKO LAGUNTZAK
ABIZENAK | IZENA | EMANDAKO ZENBATEKOA (eurotan) |
ESCALADA DE DIEGO | ANA | 1.874,00 euro |
FAGOAGA IZQUIERDO | PELLO | 1.740,00 euro |
ZAMORA ALONSO | XIANA | 886,00 euro |
Iragarkiaren kodea: F2412807