2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
2024ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Irurtzungo Udalak, 2024ko martxoaren 20an egin osoko bilkuran, legez eskatutako quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen 2024. ekitaldirako Udalaren plantilla organikoa, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako efektuekin.
Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ean, eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez du haren kontrako alegaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Irurtzunen, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.
2024. URTEKO PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
ZK | LANPOSTUA | ARAUBIDEA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | LANPOSTU KOPURUA | MAILA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | BESTE BATZUK |
1 | Idazkaria (hutsik) | Funtzionariala | 3 | 1 | A | %19,72 | %35 (B) |
2* | Kontu-hartzailea diruzaina (hutsik) | Funtzionariala | 3 | 1 | B | %3,57 | %35 (B) |
2 BIS* | Kontu-hartzailea diruzaina (hutsik) | Funtzionariala | 3 | 1 | A | %3,57 | %35 (B) |
3 | Kultur koordinatzailea | Funtzionariala | 3 | 1 | B | %38,57 | %10 (JL) |
4 eta 5 | Ofizial administraria | Funtzionariala | 3 | 2 | C | %21,36 | %12 (M) |
6 | Atezaina (hutsik) | Funtzionariala | 2 | 1 | D | %20,99 | %12 (M) |
7, 8 | Zerbitzu Anitzak, Ofiziala | Funtzionariala | 2 | 2 | D | %20,99 | %12 (M) |
9 | Zerbitzu Anitzak, Ofiziala | Funtzionariala | 2 | 1 | D | %35,99 | %12 (M) |
10 | Administrari laguntzailea (hutsik) | Funtzionariala, lanaldi partziala | 3 | 1 | D | %20,99 (jardunaren 1/3) | %12 (M) |
11, 12, 13, 14, 15, 16, 17 *** | Instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzea (hutsak) | Lan-araubidekoa, aldizkakoa, lanaldi partziala | A2 | 7 | E | %17 | %15 (M) |
18 *** | Instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzea (hutsa) | Lan-araubidekoa, lanaldi osoa | A2 | 1 | E | %17 | %15 (M) |
19 *** | Arduraduna: Instalazio eta eraikin publikoak edota udal-eraikinak garbitzea (hutsa)*** | Lan-araubidekoa, aldizkakoa, lanaldi partziala | A2 | 1 | E | %31’56 | %15 (M) |
20, 21, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 29, 30 *** | Musika irakasleak | Lan araubidekoa | 3 | 10 | B | %12 | |
25 **** | Musika Eskolako zuzendaritza** Astean 6 orduz | Lan araubidekoa | 3 | 1 | B | %27’34 | |
31, 32 **** | Gaztetxokoko begiraleak | Lan araubidekoa | B2 | 2 | C | -- | %12 (M) |
L: Lanpostuko osagarria. M: Mailako osagarria. B: Bateraezintasuneko osagarria. JL: Jardunaren luzapeneko osagarria. * Kontu-hartzaileen hautaketa-prozedurek aurrera egin ahala, plantilla organikoa aldatuko da. Hortaz, 2. lanpostu hutsa ezabatu eginen da, eta "2 BIS" lanpostua "2" zenbakia izatera igaroko da. ** Musika Eskolako zuzendaritza plantillako pertsonetako batek eduki ahal izango du. Kasu horretan, ordainsaria irakaskuntza-dedikazioaren proportzioan jasoko du, B oinarrizko soldatarekin + %12ko lanpostuko osagarriarekin, eta zuzendaritzako orduak B oinarrizko soldatarekin eta %27,34ko lanpostuko osagarriarekin ordainduko dira. *** Arduradunaren izendapena Garbiketako Udal Zerbitzuko plaza bat betetzen duen edozein pertsonari egin ahal izango zaio (11-19 plazak), eta arduradunak jasoko du lanpostuaren %14,56ko osagarria. **** Egonkortze-prozesuan dauden plazak: 11, 13, 15, 16, 17, 18, 19, 25, 27, 28, 29, 31, 32 zenbakidunak. |
Iragarkiaren kodea: L2413069