188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Alkatearen eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

Igantziko Udaleko alkateak, 2024ko irailaren 3an, ondoan eta osoki idatzirik dagoen 128/2024 Ebazpena onetsi du:

"Ikusirik alkateek ezkontza zibilak baimentzeari buruzko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendari Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko Instrukzioa eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43. eta 44. artikuluetan xedaturikoa,

EBATZI DUT:

1. Edurne Huitzi Eratsuneri ezkontza zibilak egiteko ahalmena eskuordetzea.

2. Eskuordetzea ebazpen hau egiten den egunetik indarrean sartzea.

3. Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen berri ematea Igantziko Udalari, eginen duen hurrengo osoko bilkuran.

5. Ebazpen hau interesatuari jakinaraztea, bere ezaguera eta ondorioetarako".

Igantzin, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2412842