2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
24-01033 gora jotzeko errekurtsoa, hirurtekoak aitortzeko eskaerari buruzkoa
Alkateordearen 567/2024 Ebazpena, martxoaren 11koa, zeinaren bidez agintzen baita Nafarroako Administrazio Auzitegira igor dadila gora jotzeko 24-01033 errekurtsoari dagokion administrazio espedientea. Errekurtso hori María Carmen Zabalza Pérezek jarri zuen antzinatasun kontzeptuko lansari-diferentziak atzeraeraginezko ondorioekin ordaintzea ukatzen duen isilbidezko ebazpenaren aurka.
Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 2024ko uztailaren 2ko probidentzia baten bidez, udal honi honako gora jotzeko errekurtsoa helarazi zitzaion:
–RA 24-01033 gora jotzeko errekurtsoa, María Carmen Zabalza Pérezek jarria, antzinatasun kontzeptuko lansari-diferentziak atzeraeraginezko ondorioekin ordaintzea ukatzen duen isilbidezko ebazpenaren aurka.
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 279/1990 Foru Dekretua garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), eta ez denez egin banakako berariazko jakinarazpenik, administrazio-egintza bat izateagatik zeinak xede baititu pertsona kopuru zehaztugabe bat, edo Administrazioak uste izateagatik interesdun bakarrari egiten zaion jakinarazpena ez dela nahikoa izanen denentzako jakinarazpena bermatzeko, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluan xedatutakoari (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Castejonen, 2024ko irailaren 4an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2413097