188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Lehen alkateorde, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta Hirigintzako zinegotzi ordezkari izendatzea Udalbatzako kide bat

Buñuelgo Udaleko alkatearen 2024ko irailaren 3ko 315 Ebazpenaren bidez, erabaki da Raul Manuel Becerra Palomo Buñuelgo Udaleko zinegotzia izendatzea lehen alkateorde, Tokiko Gobernu Batzarreko kide eta Hirigintzako zinegotzi ordezkari, Juan Antonio Pérez Ostaren ordez aritu dadin.

Aplikatzekoa den araudia: Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43., 46. eta 52. artikuluak (zinegotzi ordezkarien, alkateordeen eta tokiko gobernu batzarreko kideen izendapenak arautzen dituzte).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Buñuelen, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.

Iragarkiaren kodea: L2412873