188. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ATARRABIA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lorezaintzako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, eta Udaleko Obra Zerbitzuari atxikia. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Aztertu da deialdiaren espedientearen egoera, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lorezaintzako ofizialaren lanpostu bat, C mailakoa, eta Udaleko Obra Zerbitzuari atxikia. Lanpostu hori 2022ko eta 2023ko ekitaldietan onetsitako enplegu publikoaren eskaintzako ordezte-tasa espezifikoei dagokie. Deialdiaren oinarriak 2024ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 30ean.

Ikusi da 2024ko uztailaren 24ko 781 Ebazpena (argitara eman zen 2024ko 167. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 16an), zeinaren bidez onetsi baitzen deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda eta, behin-behineko zerrenda hori argitaratu eta biharamunetik hasita, hamar egun balioduneko epea finkatu baitzen erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko, horrelakorik egonez gero.

Erreklamazioak egiteko eta egindako akatsak zuzentzeko epea amaituta, eta deialdiaren 5.3 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, Atarrabiako Udaleko alkate udalburuak honako hau ebatzi du irailaren 5eko 922 Ebazpenaren bidez:

1. Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda hauek onestea.

Onartuak:

ACEVEDO JOSE HERNAN

ALMERIA GONZALO IVAN

CALVO ILUNDAIN YANIRA

ESTEBAN BARUQUE EKAITZ

FAURE GURBINDO MARIA EVA

GAMBRA URIZ IÑIGO

GOMEZ KOLOCHINSKI PEDRO DANIEL

HIDALGO PLAZA ANGEL LUIS

HUALDE ESTREMERA ASIER

IBAÑEZ SALINAS OSCAR

INDA SANTANDER SERGIO

IZURZU ZABALZA GORKA ARTIZAR

LATASA APEZTEGUIA CARLOS

LATASA APEZTEGUÍA, FRANCISCO JAVIER

MAGAÑA HUARTE JOSE MANUEL

MANGADO GOÑI ENEKO

MARIA TOLEDO PABLO

MITXELENA IRIZAR JOKIN

MONREAL SANCHEZ ASIER

MORA AGUDO ANDRES FERMIN

OIZ CAMPANON OLAIA

OTEGUI IRIBAR LOURDES

PÉREZ ARETA JON

SALINAS RABANEDA UNAI

SANZOL TEJERINA JAIME

SORAUREN IZAL AITOR

SUESCUN MUZAS JAVIER LUIS

TAINTA PEREZ GORKA

ULLATE CHAPAR ENDIKA

ULLATE MARTINEZ JOSE JAVIER

VAZQUEZ LARRAN JESUS

VERA IDOATE GUILLERMO

Baztertuak: inor ez.

2. Oposizioaldiko lehenbiziko proba 2024ko irailaren 30ean eginen da, 12:30ean, Kultur Etxearen instalazioetan (Kale Nagusia 38, Atarrabia).

Oposizioaldiko proba bakoitzerako dei bakarra eginen da, eta izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Oposiziotik baztertu eginen dira iragarritako egun, ordu eta tokian agertzen ez diren izangaiak edo deialdian aipatu diren agirien bidez identifikatzen ez direnak.

Atarrabian, 2024ko irailaren 10ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L2413152