2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Udal Plan Orokorreko UE-11 unitatean egindako aldaketaren araudia
Lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumenak dituen kontseilariak abuztuaren 16an emandako 58E/2024 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zuen espediente bat, Zuñigako Udalak sustatua, helburu duena Zuñigako Udal Plan Orokorreko hirigintzako determinazio egituratzaileak aldatzea. Haren bidez, erabilera polibalenteko sistema orokor berria eratu nahi da, UE-11 unitateko mugak aldatu eta gero.
Udal Plan Orokorraren aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Zuñigan, 2024ko abuztuaren 22an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412567