2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Xehetasun-azterketa, San Esteban kaleko 6ko eta 8ko (2. azpiunitateko 2.1 lurzatia) aprobetxamendua transferitzeko Mokarteko Plan Partzialeko U.1.5 eta U.3.2.3 lurzatietara. Behin betiko onespena
Uharteko Udalak, 2003ko abuztuaren 28an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, San Esteban kaleko 6ko eta 8ko (2. azpiunitateko 2.1 lurzatia) aprobetxamendua transferitzeko Mokarteko Plan Partzialeko U.1.5 eta U.3.2.3 lurzatietara.
Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arauemailearekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Uharten, 2024ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412635