2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Xehetasun-azterketa, Zuriaingo 7. poligonoko 916. eta 917. lurzatietan. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2024ko abuztuaren 29an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Zuriaingo 7. poligonoko 916. eta 917. lurzatiei dagokiena, Juan Ángel de Andrés Viergek, M.ª Jesús Mancho Indurainek eta Susana García Hernándezek sustatua.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Esteribarren, 2024ko irailaren 2an.–Jarduneko alkatea, Raúl Pérez Pérez.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2412776