2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
EGUESIBAR
Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zerbitzu anitzetako peoien izendapena
Eguesibarko alkatearen 2463/2024 Ebazpenaren bidez, eta bat etorriz Eguesibarko Udalaren zerbitzura jarduteko zerbitzu anitzetako peoien lanpostuetan izendapena egiteko kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin, Kepa Miren Oloritz Urritza eta Josu Ruiz de Larramendi Ecay izendatzen dira zerbitzu anitzeko peoi, Eguesibarko Udalaren zerbitzura jardun dezaten lan-araubidean, puntuazio handienak lortu dituzten izangaiak baitira. Hortaz, plantilla organikoan 8.6 eta 8.11 zenbakia duten lanpostuei atxikiko zaizkie, hurrenez hurren. Hori guztia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren esparruan, hain zuzen ere, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak.
2024ko abenduaren 10ean jabetu beharko du lanpostuaz.
Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, zuzendua ebazpen hau eman duen organo berari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo, bestela,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen, 2024ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.
Iragarkiaren kodea: L2412612