187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE ARAKIL

Merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona. Zerbitzu anitzetako udal enplegatuaren izendapena

2022ko azaroaren 14ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzurako zerbitzu anitzetako udal-langile plaza bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokiona, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Uharte Arakilgo Udaleko alkateak abuztuaren 30eko 136/2024 Ebazpena eman du, Aritz Razquin Echeveste jauna Udalaren zerbitzura dagoen zerbitzu anitzeko lanposturako funtzionario izendatzen duena.

2024ko irailaren 9an jabetu beharko du lanpostuaz.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten da ebazpenaren aurka errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Uharte Arakilen, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, José Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2412752