2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AZKOIEN
Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika eskolako irakaslearen izendapena
Azkoiengo Musika Eskolako buruaren 2024/0003 Ebazpena, zeinaren bidez lan-kontratudun finkoak izendatzen baitira deialdia egin duen toki-entitatearen zerbitzura jarduteko, musika eskolako irakasleen lanpostuak betez hainbat espezialitatetan.
Azkoiengo Musika Eskolako Patronatuak hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko musika eskolako irakasleen lanpostu hutsak, hainbat espezialitatetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdia argitara eman zen 2022ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroren 28an; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Ekainaren 1eko 2023/0011 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen egoitza elektronikoan, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen egitza elektronikoan argitaratu zen izangaien izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu zutenen alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten, eta lekua baitzuten deialdiko plazen kopuruan. Tronboi espezialitatean, izangai batek ere ez du aurkeztu titulurik ezarritako epearen barnean.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
Lehena.–Honako hauek izendatzea lan-kontratudun finko toki-entitatearen zerbitzura jarduteko, musika eskolako irakasleen lanpostuak betez hainbat espezialitatetan: Carlos Vigil Velasco, Esther Osés Alonso, José Castillo Casarejos, Juan Carlos Doñabeitia Cardiel, Mercedes Soto Gámez, Carlos Castillo Fernández, Miglena Spassova Beneva, Javier Barcos Aramburu eta Jorge Nagore Urriza.
Bigarrena.–1-13 plaza (tronboiko irakaslearena) bete gabe geratu dela deklaratzea.
Hirugarrena.–Musika eskolako irakasleen lanpostu hutsak adjudikatzea, honela:
IZEN-DEITURAK | PLAZA ZENBAKIA | LANPOSTUA | MAILA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANALDIA |
CARLOS VIGIL VELASCO | 1-01 | Piano irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Osoa |
ESTHER OSÉS ALONSO | 1-02 | Gitarra irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Osoa |
JUAN CARLOS DOÑABEITEA CARDIEL | 1-04 | Gaitako irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
JOSÉ CASTILLO CASAREJOS | 1-05 | Gitarra irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
MERCEDES SOTO GÁMEZ | 1-06 | Kantu irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
CARLOS CASTILLO FERNÁNDEZ | 1-07 | Saxofoi irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
MIGLENA SPASSOVA BANEVA | 1-08 | Perkusioko irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
JAVIER BARCOS ARAMBURU | 1-09 | Tronpeta irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
JORGE NAGORE URRIZA | 1-12 | Klarineteko irakaslea | B | Lan-kontratuduna | Partziala |
Laugarrena.–Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 9an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez duenak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea; orobat, ohartaraztea ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Azkoienen, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L2412719