2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, hezitzaileen 24 lanpostu huts oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Puntuazio handiena lortu dutenen aldeko lehenengo izendapen proposamen osagarria
Ikusirik deialdia, helburu duena lanpostu huts batzuk betetzea oposizio-lehiaketa bidez, onetsi zena Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2022ko azaroaren 30eko ebazpenaren bitartez (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an).
Ikusirik zenbait laguni borondatezko eszedentziak eman zaizkiela, lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean, gaindituen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin beteko dira lanpostu hutsak; hori guztia, bat etorriz deialdiaren hamargarren oinarrian ezarrita dagoenarekin. Horiek horrela,
EBATZI DUT:
1. Aurrekoaren izendapen osagarria egitea (2024ko ekainaren 12koa da, eta 2024ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an), eta, hortaz, honako hauek izendatzea hezitzaileen lanpostuetarako:
LANPOSTUAREN ZENBAKIA | ESKOLA | ARAUBIDEA | HIZKUNTZA ESKAKIZUNA | PROPOSATUTAKO IZANGAIA |
204 | Zerbitzu zentralak | F | | GARCÍA GILA, JUANA |
1513 | Donibane | LPL | | GURBINDO CASI, IMMACULADA |
1317 | Azpilagaña | LPL | I-B1 | SENOSIAIN LÓPEZ, REBEKA |
711 | Mendebaldea | LPL | | ARRASTIA SANCHOTENA, VANESSA |
Laburdurak: F = funtzionarioa. LPL = lanaldi partzialeko lan-kontratuduna. I-B1 = Nahitaezkoa ingeleseko B1 maila. |
2. Izendatutako edo kontratatutako izangaiek 2024ko urriaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz.
3. Izendapen edo, behar denean, kontratazio proposamen hau igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L2412769