187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Merezimendu-lehiaketa, Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lanpostu hutsak betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Puntuazio handiena lortu dutenen aldeko hirugarren izendapen proposamen osagarria eta kontratazioa

Ikusirik deialdia, helburu duena lanpostu huts batzuk betetzea merezimendu-lehiaketaren bidez, onetsi zena Iruñeko Udalaren Haur Eskolak erakunde autonomoko lehendakariaren 2022ko azaroaren 30eko ebazpen baten bitartez (2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an).

Ikusirik Maite Mina Indari 1312 plaza eskaini zitzaiola eta borondatezko eszedentzia eman zitzaiola, lanpostuaz jabetu zen egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zelako lanean, gaindituen zerrendan hurrengoa den izangaiarekin beteko da lanpostu hutsa; hori guztia, bat etorriz deialdiaren hamargarren oinarrian ezarrita dagoenarekin. Horiek horrela,

EBATZI DUT:

1. Aurrekoaren izendapen osagarria egitea (2024ko abuztuaren 7koa da, eta 2024ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 26an), eta, hortaz, honako hau izendatzea hezitzailearen lanposturako:

LANPOSTUAREN ZENBAKIA

ESKOLA

ARAUBIDEA

E

I

PROPOSATUTAKO IZANGAIA

1312

AZPILAGAÑA

LPL

I

GARJÓN ALASTUEY, MAIDER

Laburdurak:

LPL: lanaldi partzialeko lan-kontratuduna.

I-Nahitaezkoa ingeleseko B1 maila.

2. Izendatutako edo kontratatutako izangaiak 2024ko urriaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Izendapen edo, behar denean, kontratazio proposamen hau igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2024ko irailaren 2an.–Udalaren Haur Eskoletako lehendakaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2412758