2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Deialdia, garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapena
Orkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko irailaren 3an:
Bukatu egin da garbitzaile lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren prozesua. Deialdia 2024ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin bat, eta proposaturiko pertsonak behar diren agiriak aurkeztu ondoan, deialdi honen oinarriekin bat,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen den pertsona kontratatzea Orkoiengo Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko aritu dadin lanaldi osoan, eta plantilla organikoko lanpostu huts hau adjudikatzea:
27 lanpostua. Garbitzailea: M.ª Angeles Gastón Maisterra.
2. Izendatutako izangaiari jakinaraztea hilabeteko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, izendapena jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita.
Emandako epean, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Orkoiengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea.
Orkoienen, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2412811