187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLAZTI

Deialdia, lanpostuak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Etxezain/garbitzailearen eta soroslearen izendapenak

Erburua Olazti SLko buruak 11/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta hura argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Horren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko etxezain/garbitzailearen bi lanpostu huts eta soroslearen bi lanpostu huts, aldizkako lan-kontratudunen araubidekoak, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, bat etorriz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan xedatutakoarekin (Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea).

Bi prozesuetako epaimahaiek izangai onartuen behin betiko zerrendak onetsi zituzten 2023ko ekainaren 5ean eta maiatzaren 18an, hurrenez hurren, eta zerrenda horiek udal webguneko iragarki-taulan argitaratu ziren.

Lanpostu horiek betetzeko merezimendu-lehiaketa bukatu, eta toki-erakundearen webgunean argitaratutakoan, kontratazio-proposamena eman zen argitara, zeuden izangai bakarren alde, zeinek deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituzten eta sartzen baitziren deialdiko lanpostuen kopuruan.

Hala, deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da proposatutako bi izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izangaiak kontratatzea eta lanpostuak haiei esleitzea.

Horrenbestez, eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta 6/1990 Foru Legean ezarritako eskumenak baliatuz, bat etorriz Erburua Olazti SL sozietate publikoaren estatutuetan xedatutakoarekin, eta Administrazio Kontseiluak kontseilu horretako buruari emandako eskuordetzaren arabera (2016ko urriaren 27ko aktan jasoa), Burutza da espediente hau ebazteko organo eskuduna; eta,

EBAZTEN DUT:

1. Kiara Agudo Sanz kontratatzea, etxezain/garbitzailearen lanpostua bete dezan, aldizkako lan-kontratudun gisa eta lanaldi osoan, Erburua Olazti SL sozietate publikoaren zerbitzura. Aditzera ematen zaio ezen lanpostuaz jabetzeko egun zehatza behar den aurrerapenarekin jakinaraziko zaiola eta izanen dela igerilekua irekitzean 2025eko udako denboraldirako.

2. Paula Maldonado Merino kontratatzea, soroslearen lanpostua bete dezan, aldizkako lan-kontratudun gisa eta lanaldi partzialean, Erburua Olazti SL sozietate publikoaren zerbitzura. Aditzera ematen zaio ezen lanpostuaz jabetzeko egun zehatza behar den aurrerapenarekin jakinaraziko zaiola eta izanen dela igerilekua irekitzean 2025eko udako denboraldirako.

3. Bi lanpostu horiek esleitzea, baldintza hauetan:

–Maila: etxezain/garbitzailearen lanposturako, 5. taldea, eta soroslearen lanposturako, 4. taldea, Nafarroako beste entitate batzuen jabetzako kirol ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatu kudeatzaileen hitzarmen kolektiboaren arabera.

–Araubide juridikoa: aldizkako lan-kontratudunak.

–Lanaldia: osoa.

4. Kontrataziorako izangaiek lanpostuaz jabetu beharko dute behar den aurrerapenarekin jakinaraziko zaien egunean, bat etorrita, hain zuzen ere, 2025eko denboraldiarekin eta udal igerilekua irekitzearekin. Hori guztia, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen erakundeko langile lan-kontratudun finko izateko.

5. Bete gabe uztea etxezain/garbitzailearen lanpostu bat, aldizkako lan kontratudun finkoa eta lanaldi osokoa, eta soroslearen lanpostu bat, aldizkako lan-kontratudun finkoa eta lanaldi osokoa, eta prozesuak bukatutzat ematea.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Erburua Olazti SLko Administrazio Kontseiluari egiten duen hurrengo ohiko bilkuran, berretsi dezan; horrez gain, toki-erakundeko Ekonomia Alorrari jakinaraztea, hark baitu Erburua Olazti SL sozietatearen gaineko ardura, behar diren ondorioetarako, eta ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea. Ohartaraziko zaie ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, haren aurka, interesdunak zuzenean lan demanda aurkezten ahalko du, 2 hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 69. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen azken xedapenetako hirugarrenak emandako idazketan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Olaztin, 2024ko irailaren 4an.–Burua, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2412945