2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Deialdia, lanpostu huts batzuk bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika irakaslearen izendapena
Amaitu da prozesua, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzekoa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, eta kalifikazio-epaimahaiek izendapen proposamenak egin dituzte. Deialdia onetsi zen "Julián Romano Ugarte musika eskola" erakundea autonomoko buruaren 2022ko azaroaren 9ko 20 Ebazpenaren bidez (2022ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ean), eta jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu Publikoaren behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriak ezartzen dituena) ezarritakoari.
Buruak uztailaren 30ean eman 18/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Irene Villar Murillo izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (zeharkako flauta)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.7).
Buruak uztailaren 30ean eman 19/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Javier Martínez Giralda izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (saxofoia)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.8).
Buruak uztailaren 30ean eman 20/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–David Echeverria Irigaray izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (kantua)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.9).
Buruak uztailaren 30ean eman 21/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Isaac Irimia Roa izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (perkusioa)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.13).
Buruak uztailaren 30ean eman 22/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Inmaculada Calahorra Fernández izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (klarinetea)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.12).
Buruak uztailaren 30ean eman 23/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–María Aranzazu Troncoso Méndez izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (pianoa)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.11).
Buruak abuztuaren 20an eman 27/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Francisco Javier Solano Nuin izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (saxofoia)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.8).
Buruak abuztuaren 20an eman 28/2024 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen:
Lehena.–Lorena María Baines Cardosa izendatzea erakunde autonomoaren zerbitzuko aldizkako lan-kontratudun finko, hutsik dagoen B mailako "musika irakaslea (kantua)" lanpostuan jarduteko lanaldi partzialean (plantilla organikoko zenbakia: 2.9).
Aditzera ematen da ebazpen hauen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Lizarran, 2024ko abuztuaren 30ean.–Burua, María del Consuelo Sánchez Garrido.
Iragarkiaren kodea: L2412704