2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERBINTZANA
Deialdia, administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Amaitu da hautaketa-prozesua, oposizio bidez betetzeko administrari laguntzailearen lanpostu bat, lan-araubide finkoan eta lanaldi osoan, Berbintzanako Udalaren zerbitzura; deialdia 2023ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 9an. Izendapen-proposamena ikusita, eskatutako agiriak aurkeztu eta gero, eta bete beharrez xedatuta dagoena 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen eta Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 28ko 105/2024 Ebazpenean,
ERABAKITZEN DA:
1.–Úrsula Ayala Catalán lan-kontratudun finko izendatzea, Berbintzanako Udalaren zerbitzura.
2.–Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa (5-S zenbakia du plantilla organikoan, eta Berbintzanako Udaleko idazkaritzari atxikia dago) esleitzea.
3.–Izendatuak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik hasita.
4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Berbintzanako Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Berbintzanako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Berbintzanako Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
Berbintzanan, 2024ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2412632