187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, gizarte-langilearen lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Deialdiko lanpostua hutsik uztea

Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022 ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzurako gizarte-langilearen lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Prozedura amaitu da, eta izangai batek ere ez du lortu oposizioaldia gainditzeko gutxieneko puntuazioa (30 puntu, alegia). Hain zuzen, deialdiaren 7.2.2 oinarrian ezarrita zegoen oposizioaldia baztertzailea izanen zela.

Hala, bada, kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (gizarte-langilearen lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),

Eta aurrekoa aintzat hartuta,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Barañaingo Udalaren zerbitzurako gizarte-langilearen lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela deklaratzea, izangai batek ere ez baitu lortu oposizioaldia gainditzeko gutxieneko puntuazioa (30 puntu, alegia).

Bigarrena.–Agintzea erabaki hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta dagokion deialdiaren aipamenean, Barañaingo egoitza elektronikoan.

Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Giza Baliabideen Arlora, Aholkularitza Juridikora eta deialdiaren epaimahaira.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2412781