2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, gizarte-langileen bi lanpostu merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko abuztuaren 29an hartua, zeinaren bidez funtzionarioak izendatzen baitira Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, gizarte-langileen lanpostuetan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.
Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren gizarte-langileen bi lanpostu, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko ekainaren 4an.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (gizarte-langileen lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),
ERABAKITZEN DA:
Lehendabizikoa.–Honako hauek izendatzea funtzionario, gizarte-langileen lanpostuan aritzeko, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako, merezimendu-lehiaketa bidezko sarrera prozesuaren deialdiarekin bat:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Rosa Mateos Briongos | 10.3 | Gizarte-langilea | Gizarte Zerbitzuak | Funtzionarioa |
Asunción Domínguez Bueno | 10.6 | Gizarte-langilea | Gizarte Zerbitzuak | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea interesdunei izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko direla eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiela, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutakoek 2024ko urriaren 4an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, lanpostuaz jabetzen ez denak eskubide guztiak galduko ditu deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario izateko.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2412780