2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BARAÑAIN
Deialdia, merezimendu-lehiaketa bidez bete dadin soldadore-ofizialaren lanpostu bat gehienez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena
Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko abuztuaren 29an hartua, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, soldadore-ofizialaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.
Alkatetzak 1355/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 28an. Haren bidez, deialdia onetsi zen Barañaingo Udalaren zerbitzurako soldadore-ofizialaren lanpostu bat, gehienez ere, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko; hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.
Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretako izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.
Alkatearen otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko uztailaren 24an.
Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (soldadore-ofizialaren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),
Eta aurrekoa aintzat hartuta,
ERABAKITZEN DA:
Lehendabizikoa.–Honako hau izendatzea funtzionario, bat etorriz Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko soldadore-ofizialaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren emaitzarekin:
IZEN-DEITURAK | PLAZA | LANPOSTUA | DESTINOA | ARAUBIDE JURIDIKOA |
Diego Garralda Crespo | 7.11 | Soldadore-ofiziala | Barañaingo Udala | Funtzionarioa |
Bigarrena.–Adieraztea interesdunari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.
Hirugarrena.–Izendatutakoek 2024ko urriaren 4an jabetu beharko dute lanpostuaz.
Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko, deialdia egin duen erakundean.
Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.
Iragarkiaren kodea: L2412778