24. ALDIZKARIA - 2024ko otsailaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Elkano-Ibiriku-Eguesko Plan Partzialeko aldaketa, AR-2 eremuan. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Plan Partziala aldatzea Elkano-Ibiriku-Eguesko AR-2 eremuan, Ferros Planes SLk sustaturik. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez Udalaren bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, kontsulta dadin eta alegazioak jarri ahal izateko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2401016