187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

58E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Zuñigako Udalak sustatu duen aldaketa egituratzaile bat Udal Planean, helburu duena erabilera polibalenteko sistema orokor berri bat eratzea, aldez aurretik UE-11 unitateko mugak aldatuta.

Zuñigako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Espedientearen xedea da indarrean dagoen Zuñigako Udal Planeko egungo UE-11 unitatea aldatzea (bizitegi-erabilerakoa da), erabilera polibalenteko sistema orokor bat (SG-UP) mugatu beharrez. Orobat, jabari publikorako lagako da unitateko zuzkidura-lurzati bat, frontoia paratzeko, eta unitatetik kanpo geratuko dira 1. poligonoko 123. lurzati osoa eta 122. lurzatiaren parte bat.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 131E/2024 Ebazpenaren bidez, aldaketa horri buruzko ingurumen txosten estrategikoa eman da, aldekoa, ingurumenaren gaineko eragin nabarmenik ez duela iritzita.

Ebazpen hori 2024ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 18koan.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Behin betiko onestea aldaketa egituratzaile bat Zuñigako Udal Planean, Udalak sustatua, helburu duena erabilera polibalenteko sistema orokor berri bat eratzea, aldez aurretik UE-11 unitateko mugak aldatuta.

2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Zuñigako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresnak indarra har dezan.

4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 16an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.

Iragarkiaren kodea: F2412548