1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
76/2024 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu, Pilar Álvarez Asiáin andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritzako Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak ezartzen du Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko abuztuaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak eskatu baitu, Pilar Álvarez Asiáin andrea, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Barne Zuzendaritzako Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2024ko abuztuaren 31tik aurrerako ondorioak izanen ditu.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 28an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2412622