1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
256E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Javier Alecha Hernández jauna, Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Atal hori Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean dago.
Osasuneko kontseilariak urtarrilaren 11ko 1E/2024 Foru Aginduaren bidez, Javier Alecha Hernández jauna izendatu zen Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Espedienteen Tramitazioaren eta Laguntza Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko buru.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuko bigarren paragrafoak xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena libreki errebokatzen ahal du erabaki hori hartu zuen organoak berak.
Hortaz, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Javier Alecha Hernández jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Ataleko Sostengu Juridikoa Emateko Bulegoko burua. Kargu-uzteak 2024ko irailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau Javier Alecha Hernández jaunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F2412515