187. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

254E/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren osaera berritzen duena.

Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren bidez, medikamentuekin egiten diren saiakuntza klinikoak arautzen dira. Errege dekretu horren IV. kapituluan Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoen eginkizunak eta osaera arautzen dira, bai eta autonomia erkidego bakoitzeko osasun agintaritza eskudunak batzorde horiek akreditatzeko sistema ere.

Urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortu eta arautu zen, zeinak ikerkuntza batzorde etikoaren izaera ere baitu.

Foru dekretu horren 4. artikuluan ezartzen denez, batzorde hori gutxienez hamar kidek eta gehienez hogeik osatuko dute, eta ordezko kideen kopuru bera ere edukitzen ahal du. Ordezko horiek jardunen dute kargua hutsik badago edo ordezkatzen duten kide titularra kanpoan edo gaixorik badago. 5.1 artikuluak dioenez, batzordekideak eta haien ordezkoak Osasun Departamentuko titularrak emandako foru agindu bidez izendatuko dira, Osasun Zuzendaritza Nagusiak proposamena egin ondotik.

Batzordearen osaeraren azken aldaketa Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 29ko 161E/2024 Foru Aginduaren bidez egin zen.

Bat etorriz Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 246/2023 Foru Dekretuarekin, Osasun Departamentuko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak esleiturik dituen eskumenen artean honako hau dago: Osasun Departamentuari atxikitako Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren funtzionamendu egokia bermatzea.

Eskumen horiek baliatuz, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Osasun Plangintza, Estrategia eta Ikerketarako Zerbitzuak txostena egin du, eta bertan proposatu du Patricia García González andrea sartzea batzordean Amaya Echeverría Gorriti andrearen ordezkoa izateko, Oinarrizko Osasun Laguntzako farmazialari gisa. Halaber, urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 4. artikuluan batzordearen osaerari buruz jasotzen diren eskakizunak betetzen direla adierazten da.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta urtarrilaren 31ko 8/2024 Foru Dekretuaren 5. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Patricia García González andrea Amaya Echeverría Gorriti andrearen ordezko kide izendatzea Nafarroako Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikorako.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Medikamentuen gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoko kideak honako hauek dira:

Batzordeburua:

VIRGINIA ARRAZUBI ARRULA

Buruordea:

NEREA EGÜÉS OLAZÁBAL

Batzordeko kide eta idazkaria:

MARÍA JOSÉ LASANTA SÁEZ

Batzordeko kideak:

OLGA DÍAZ DE RADA PARDO

AMAYA ECHEVERRÍA GORRITI

AURORA LOZANO SUÁREZ

MARÍA MARCOS JUBILAR

SUSANA FERNÁNDEZ CARRASCO

JOSÉ MARÍA LÓPEZ-PICAZO GONZÁLEZ

IRATI IRIGOYEN RODRÍGUEZ

VIRGINIA ÁLVAREZ ASÍAN

IRATI ORMAZABAL VÉLEZ

RUBÉN PÉREZ GOÑI

ISABEL GIL ALDEA

ANA ROSA LÓPEZ PÉREZ

CAROLINA PURROY IRURZUN

JORGE RODRÍGUEZ OZCOIDI

LUCÍA LOZANO VICARIO Y

ELISA MOLINS CASTIELLA

Batzordeko kide ordezkoak:

ISABEL NAVARRETE MOLINO

PAULA ALDAVE COBOS

PATRICIA GARCÍA GONZÁLEZ

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F2412549