1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
86/2024 FORU AGINDUA, abuztuaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Silvia del Agua Amigo andrea izendatzen duena Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, 27. artikuluan, ezartzen du haur-eskoletako zuzendari lanpostuak izendapen librearen bidez beteko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen artetik edo hari atxikita daudenen artetik. Orobat ezartzen du Hezkuntza Departamentuko kontseilariak izendatuko dituela zuzendari lanpostu horiek.
Haur Eskolen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du Silvia del Agua Amigo andrea Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari izendatzearen inguruan.
Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINTZEN DUT:
1. Silvia del Agua Amigo andrea izendatzea Burlatako "Egunsenti" Haur Eskolako zuzendari, 2024ko irailaren 2tik aurrerako ondorioekin.
2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Haur Eskolen Zerbitzura, Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzura, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Foru agindu honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen zaio Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 29an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.
Iragarkiaren kodea: F2412729