Iragarkia
235. ALDIZKARIA - 2025eko azaroaren 24a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
71/2025 FORU AGINDUA, azaroaren 6koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuena bulegoen mailan.
Azaroaren 17ko 86/2022 Foru Aginduaren bidez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen bulegoen mailan.
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusian azken hamarkadan plantillak atzera egin duenez, eta plantilla ez handitzeko helburua betez, egitura aldatzea planteatzen da, hobea izan dadin ematen den zerbitzua. Halaber, egin beharreko proiektuen eta obren konpromisoak ugariak direnez, zuzendaritza nagusiak egun dituen zerbitzuko zuzendaritzak eta atalburutzak berrantolatuko dira, eta, ondorioz, zuzendaritza nagusiari atxikitako bulegoen burutzak ere bai.
Era berean, aintzat hartzekoa da departamentuaren egitura handitzeaz gain, lan-karga ere handitu dela espediente berrien ondorioz eta kudeaketetan laguntza emateko arreta eskaini behar izatearen ondorioz. Hortaz, egoki da Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Bulegoa sortzea.
Azkenik, bidezkoa da Lurralde Kohesiorako kontseilariaren azaroaren 17ko 86/2022 Foru Aginduan sartzea Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko bulegoak, egitura organikoan beharrezkoak diren aldaketak eginda, legegintzaldi honetan Lurralde Kohesiorako Departamentuaren parte baitira.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 34.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenekin bat etorriz,
AGINTZEN DUT:
1. artikulua. Aldatzea azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen bulegoen mailan.
Aldatzen da azaroaren 17ko 86/2022 Foru Agindua, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri baitzen bulegoen mailan. Honela geldituko da idatzita:
Bat.–II. kapitulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"II. KAPITULUA.–HERRI-LANEN ETA AZPIEGITUREN ZUZENDARITZA NAGUSIA
1. ATALA.–PROIEKTU ETA OBREN ZERBITZUA
7. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Proiektu eta Obren Zerbitzuko atalek honako bulego hauek dituzte beren egituran:
a) Azterlan, Proiektu eta Obren Atala.
–Proiektu eta Obren Bulegoa.
b) Azterlan Berezi eta Obren Atala.
–Proiektu eta Obra Berezien Bulegoa.
c) Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Atala.
–Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoa.
d) Egokitzapen Proiektu eta Obren Atala.
–Egokitzapen Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa.
e) Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Proiektu eta Obren Atala.
–Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa.
f) Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.
–Kalitate Kontrolaren Bulegoa.
–Saiakuntza eta Laborategi Bulegoa.
–Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.
8. artikulua. Proiektu eta Obren Bulegoa.
Proiektu eta Obren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Jarraibide orokorrak ezartzea eta egiaztatzea, teknologia berrietara egokitutako proiektuak idazteko eta indarreko araudira egokitzeko.
b) Aholkularitza enpresei eskatutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.
c) Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.
d) Txostenak egitea, teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak, Nafarroako errepide sareko programazioari edo proiektuei dagokienez.
e) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.
f) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan.
g) Lanak hasi aurretik behar den dokumentazioari loturiko eginkizunak gauzatzea.
h) Obraren zuinketa lanak egiaztatzea.
i) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea, baita segurtasunari lotutako tramiteena ere.
j) Esleitzen zaizkien arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa egitea.
k) Zerrenda baloratuak, prezioen berrikuspenak, ziurtapenak eta hileroko txostenak egitea.
l) Ingurumen arloko neurrien kontrola eta jarraipena egitea.
m) Laguntza kontratuak kudeatzea.
n) Proiektu berekiak prestatzea.
o) Besteren proiektuen jarraipena egitea.
p) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
q) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.
r) Bermealdian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
s) Obraren azken dokumentazioa eta likidaziokoa egitea.
t) Azterlan, Proiektu eta Obren Ataleko buruari laguntzea proiektuen trazaduren bideragarritasuna aztertzeko eta tokian berean egiaztapenak egiteko lanetan.
u) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
9. artikulua. Proiektu eta Obra Berezien Bulegoa.
Proiektu eta Obra Berezien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Proiektuak egitea, kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.
b) Obraren zuzendaritzaren parte izatea eta kontratistarekin harremana izatea.
c) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan. Alegazioak aztertzea.
d) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan. Alegazioak aztertzea.
e) Proiektuekin eta obrekin lotutako erakundeei, entitateei eta partikularrei arreta ematea. Behar den tramiteen kontrola eta jarraipena egitea.
f) Zerrenda baloratuak egitea, obra aldaketak egitea esleitutako arloen eremuaren barruan.
g) Esleitutako arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa egitea.
h) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea esleitutako arloen eremuan.
i) Azken neurketak, zerrenda baloratuak eta azken ziurtapena egitea.
j) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.
k) Bermealdian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
l) Obraren azken dokumentazioa eta likidaziokoa egitea.
m) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
n) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
10. artikulua. Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoa.
Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Proiektuak eta azterlanak egitea.
b) Jarraibide orokorrak ezartzea eta egiaztatzea, teknologia berrietara egokitutako proiektuak prestatzeko.
c) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.
d) Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.
e) Txostenak egitea, teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak, Nafarroako errepide sareko programazioari edo proiektuei dagokienez.
f) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.
g) Lanak hasi aurretik behar den dokumentazioari loturiko eginkizunak gauzatzea.
h) Obraren zuinketa lanak egiaztatzea.
i) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea, baita segurtasunari lotutako tramiteena ere.
j) Esleitzen zaizkien arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa egitea.
k) Zerrenda baloratuak, prezioen berrikuspenak, ziurtapenak eta hileroko txostenak egitea.
l) Ingurumen arloko neurrien kontrola eta jarraipena egitea.
m) Laguntza kontratuak kudeatzea.
n) Proiektu berekiak prestatzea.
o) Besteren proiektuen jarraipena egitea.
p) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
q) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.
r) Bermealdian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
s) Obraren azken dokumentazioa eta likidaziokoa egitea.
t) Mugikortasunaren Azterlanen, Obren eta Plangintzaren Ataleko buruari laguntzea proiektuen trazaduren bideragarritasuna aztertzeko eta tokian berean egiaztapenak egiteko lanetan.
u) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
11. artikulua. Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa eta Egokitzapen Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoa.
Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoaren eta Egokitzapen Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoaren jarduera nagusia, hala proiektuen berrikuspenari dagokionez nola obren kudeaketari dagokionez, arlo hauei loturik egonen da: lur mugimenduak, egiturak eta tunelak, ingurumena eta arkeologia, obra osagarriak eta hondakinen tratamendua. Hori horrela, jarraian adierazten diren eginkizunak izanen dituzte, bientzat berdinak baitira, baina bulego bakoitzak unean esleiturik dituen proiektuen eta obren eremuari aplikatuak:
a) Jarraibide orokorrak ezartzea eta egiaztatzea, teknologia berrietara egokitutako proiektuak idazteko eta indarreko araudira egokitzeko.
b) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan eta azterlanetan zuzendaritza lana egitea.
c) Txostenak egitea, teknikoak, hirigintzakoak eta ukipenetakoak, Nafarroako errepide sareko programazioari edo proiektuei dagokienez.
d) Proiektuen jendaurreko aldian, ukitutako ondasun eta eskubideei buruzko alegazioak aztertzea.
e) Obraren zuzendaritzan parte hartzea.
f) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan.
g) Lanak hasi aurretik behar den dokumentazioari loturiko eginkizunak gauzatzea.
h) Obraren zuinketa lanak egiaztatzea.
i) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea, baita segurtasunari lotutako tramiteena ere.
j) Esleitzen zaizkien arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa egitea.
k) Zerrenda baloratuak, prezioen berrikuspenak, ziurtapenak eta hileroko txostenak egitea.
l) Ingurumen arloko neurrien kontrola eta jarraipena egitea.
m) Laguntza kontratuak kudeatzea.
n) Proiektu berekiak prestatzea.
o) Besteren proiektuen jarraipena egitea.
p) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
q) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.
r) Bermealdian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
s) Obraren azken dokumentazioa eta likidaziokoa egitea.
t) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
u) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
12. artikulua. Kalitate Kontrolaren Bulegoa
Kalitate Kontrolaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Obren kalitatea kontrolatzea.
b) Kanpoko laborategiak kontrolatzea.
c) Gailu nuklearrekin egiten diren saiakuntzak kontrolatzea.
d) Asfalto instalazioak kontrolatzea.
e) Obretan kalitatea kontrolatzeko plana egitea eta baloratzea.
f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
13. artikulua. Saiakuntza eta Laborategi Bulegoa.
Saiakuntza eta Laborategi Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zoruen saiakuntzak.
b) Zoruak auskultatzea (Benkelman habea, deflektografoa, etab.).
c) Iragazkortasuna kontrolatzea zoru drainatzaileetan.
d) Kalitate-kontrola egitea seinaleztapenean eta balizatzean.
e) Saiakuntza kimikoak egitea (pinturak, aglutinatzaile bituminosoak, etab.).
f) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
14. artikulua. Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoa.
Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Proiektuak egitea, kudeatzea, kontrolatzea eta haien jarraipena egitea.
b) Obraren zuzendaritzaren parte izatea eta kontratistekin harremana izatea.
c) Proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea esleitutako arloen eremuaren barruan. Alegazioak aztertzea.
d) Proiektuekin eta obrekin lotutako erakundeei, entitateei eta partikularrei arreta ematea. Behar den tramiteen kontrola eta jarraipena egitea.
e) Obretako segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa egitea.
f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.
g) Zerrenda baloratuak egitea, obra aldaketak egitea esleitutako arloen eremuaren barruan.
h) Esleitutako arloen eremuko kontrol geometriko eta kualitatiboa.
i) Segurtasun eta osasun planaren kontrola eta jarraipena egitea esleitutako arloen eremuan.
j) Azken neurketak, zerrenda baloratuak eta azken ziurtapena egitea.
k) Obraren azken ikuskapena egitea, haren harrera egitea eta Zainketa Zerbitzuari igortzea.
l) Bermealdian obren jarraipena egitea, eta obrekin lotutako zernahiri buruzko txostenak egitea.
m) Obraren azken dokumentazioa eta likidaziokoa egitea.
n) Proiektuak eta obrak osoki kudeatzea.
o) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
2. ATALA.–KUDEAKETA TEKNIKO ETA ADMINISTRATIBOAREN ZERBITZUA
15. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Kudeaketa Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuko atalek honako bulego hauek dituzte beren egituran:
a) Azpiegituren Ingurumen Kudeaketarako Atala:
–Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.
b) Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atala:
–Administrazio Aferetarako Bulegoa.
16. artikulua. Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoa.
Obretako Ingurumen arloko Kudeaketa eta Zainketa Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Obra publikoen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin eta ingurumenekoarekin lotutako neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.
b) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.
c) Obrako zuzendariei aholku ematea, obra publikoen eremuan ingurumenaren arloko hobekuntzak lortzeko.
d) Ingurumenaren eta ondare arkeologikoaren arloan eskumena duten unitate administratiboen eta obrako zuzendarien arteko harremanak kudeatzea eta zuzentzea.
e) Obra publikoekin lotutako hondakindegietarako tratamendu egokia aplikatzea.
f) Nafarroako errepide sareari dagozkion berdeguneen mantentze, hobetze eta egokitze lanak egitea.
g) Nafarroako errepide sareari eta bere inguruari aplikatutako ingurumeneko tratamenduen eta tratamendu apaingarrien mantentze-lanak.
h) Atseden hartzeko eta gelditzeko guneen mantentze, hobetze eta egokitze lanak egitea.
i) Zuhaizti eta landaketen landatze, mantentze eta hobetze lanak, obra publikoen ingurunearen estetika hobetzeko.
j) Ezponden landare-tratamendua ezartzeko eta mantentzeko arauen kudeaketa eta aplikazioa.
k) Txosten eta memoria estatistikoak prestatzea.
l) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
17. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.
Administrazio Aferetarako Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espedienteen instrukzioa eta tramitazioa egitea, eta zerbitzuak berezkoak dituen gainerako administrazio lanak.
b) Zerbitzua osatzen duten atal eta bulegoen koordinazioa egitea administrazioaren ikuspuntutik.
c) Elkarlanean jardutea proiektuen eta obren artxiboa kontrolatu eta kudeatzeko lanetan.
d) Kudeaketa eta Administrazio Integralaren Atalak esleitzen dituen eginkizunak betetzen eta lanak egiten laguntzea.
e) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
3. ATALA.–ZAINKETA ZERBITZUA
18. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
1. Zainketa Zerbitzuko atalek honako bulego hauek dituzte beren egituran:
a) Erdialdeko Zainketa Atala:
–Erdialdeko Ustiapen Bulegoa.
b) Iparraldeko Zainketa Atala:
–Iparraldeko Ustiapen Bulegoa.
c) Hegoaldeko Zainketa Atala:
–Hegoaldeko Ustiapen Bulegoa.
d) Instalazioen, Teknologiaren eta Bide Segurtasunaren Atala:
–Bide Segurtasunaren Bulegoa.
–Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoa.
–Kontrol Zentroaren, Instalazioen eta Neguko Bidezaintzaren Bulegoa.
19. artikulua. Zainketa zentroen atxikipena.
1. Agoizko eta Iruñeko Zainketa Zentroak Erdialdeko Ustiapen Bulegoari atxikitzen zaizkio.
2. Irurtzungo eta Mugairiko Zainketa Zentroak Iparraldeko Ustiapen Bulegoari atxikitzen zaizkio.
3. Lizarrako, Tafallako eta Tuterako Zainketa Zentroak Hegoaldeko Ustiapen Bulegoari atxikitzen zaizkio.
20. artikulua. Erdialdeko, Iparraldeko eta Hegoaldeko Ustiapen Bulegoak.
Erdialdeko, Iparraldeko eta Hegoaldeko Ustiapen Bulegoek, bakoitzak berari esleitutako eremu geografikoan, eginkizun hauek izanen dituzte:
a) Nafarroako errepide sarea zaintzeko programak prestatzea.
b) Zainketa kontratuak kudeatzea eta haien jarraipena egitea.
c) Bitarteko berekiekin egindako zainketa lanak planifikatzea eta kontrolatzea.
d) Nafarroako errepide sareko presazko jarduketei erantzutea, zerbitzuari badagozkio.
e) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.
f) Garatzea xedatuta dagoena jarduketa eta esku-hartze planetan Nafarroako errepide sareko gorabeherei erantzuteari buruz.
g) Zainketa Atalari esleitutako bitarteko mugikorrak, finkoak eta higiezinak ikuskatzea eta kontrolatzea.
h) Nafarroako errepide sareko seinaleztapen bertikala eta balizatzea zaintzea.
i) Errepide sarea ukitzen duten hirigintza-ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak prestatzea.
j) Zuinketa eta onarpen aktak egitea aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.
k) Errepideen defentsaren arloko zehapen espedienteak ireki, tramitatu eta haien jarraipena egitea.
l) Nafarroako errepideen defentsaren arloan esku hartzea eta kontrolatzea, behar den zaintzaren bidez, eta arlo horretako espedienteen instrukzioa, tramitazioa eta jarraipena egitea.
m) Nafarroako Gobernuaren errepideak ukitzen dituzten obrei buruzko txostenak eta baimenak tramitatzea.
n) Nafarroako errepide sareko azpiegituren edozein elementuri kalte egiten zaionean, erantzukizunaren zuzeneko egozpenagatik hirugarrenei egiten zaizkien erreklamazioen tramitazioa eta segimendu administratiboa egitea.
o) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta elektronikoki tramitatzeko.
p) Erakunde, entitate eta partikularrekin koordinatzea eta haiekin harremanetan egotea.
q) Garraioen eta lurralde antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak gauzatzea.
r) Nafarroako errepide sareko kontserbazio integraleko lanekin lotutako proiektuak egitea eta obrak egin eta kudeatzea, barne daudela aglomeratu-indargarriak, zeharbideak berritzeko hitzarmenak eta puntu berezien hobekuntzak.
s) Nafarroako errepide sarearen mantentze-lanei dagokienez, inbentarioak, txostenak, estatistikak eta memoriak prestatzea.
t) "Itzalpeko bidesaria" sistemaren bidez emakidapean dauden autobien tarteak kontrolatu eta ikuskatzea.
u) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
21. artikulua. Bide Segurtasunaren Bulegoa.
Bide Segurtasunaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareko diseinu, seinaleztapen eta balizatze neurrien azterketak eta normalizazioa egitea, bide segurtasunaren ikuspuntutik.
b) Nafarroako errepideetako istripuen jarraipenetik eratorritako azterketak eta txostenak.
c) Bide segurtasuneko kanpainetan, inbentarioetan, memorietan, txostenetan eta estatistiketan parte hartzea eta horiek diseinatzea.
d) Gune arriskutsuekin eta istripu ugariko tarteekin lotutako proiektuak egitea eta obra horiek gauzatzea.
e) Txosten eta memoria estatistikoak.
f) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.
g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
22. artikulua. Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoa.
Trafiko Neurketen, Inbentarioen eta Azterlanen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareari dagokion trafikoa neurtzeko urteko plana prestatzea.
b) Trafikoari, informazio teknikoari eta estatistikari buruzko azterlanak egitea.
c) Nafarroako errepide sarean diren trafikoa neurtzeko estazioen mantentze-lanak eta kontrola egitea.
d) Neurketak kontrolatu eta ikuskatzea "itzalpeko bidesaria" sistemaren bidez emakidapean dauden autobien tarteetan.
e) Batzorde teknikoetan parte hartzea, izendatuz gero.
f) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.
g) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
23. artikulua. Kontrol Zentroaren, Instalazioen eta Neguko Bidezaintzaren Bulegoa.
Kontrol Zentroaren, Instalazioen eta Neguko Bidezaintzaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze kontratuen zuzendaritza lanetan parte hartzea, barnean direla emakidapean dauden herri lanen tarteak.
b) Nafarroako errepide sareko kontrol zentroen, tunelen, argiteriaren eta semaforoen ustiapen eta mantentze proiektuen eta obren bideragarritasuna egiaztatzea, barnean emakidapean dauden herri lanen tarteak.
c) Kontrol kualitatiboa eta segurtasunekoa egitea.
d) Nafarroako errepide sareko Kontrol Zentroari atxikitako instalazioen ustiapen eta mantentze kontratuei esleitutako ekipamenduak eta giza baliabideak kontrolatzea eta ikuskatzea.
e) Bere kargurako instalazioetan aldaketak egitea.
f) Zerrenda baloratuak, ziurtapenak eta likidazioak egitea, eta harreretan parte hartzea.
g) Txostenak prestatzea.
h) Beren eginkizunekin zerikusia duten kanpoko proiektuen jarraipena.
i) Obra publikoen emakida-kontratuak betetzeko lanetan laguntza ematea.
j) Erakundeekin eta partikularrekin harremana izatea.
k) Neguko bidezaintza planifikatzea, antolatzea eta kontrolatzea.
l) Garatzea xedatuta dagoena jarduketa eta esku-hartze planetan Nafarroako errepide sareko gorabeherei erantzuteari buruz.
m) Ezartzea xedatuta dagoena jarduketa eta esku-hartze planetan Nafarroako errepide sareko gorabeherei erantzuteari buruz.
n) Nafarroako Gobernuaren azpiegituran dauden kontrol zentroaren informazio-sistemak kudeatzea.
o) Integrazio teknologiko zentralizatuko plataforma kudeatzea, batzen dituena bide azpiegiturari buruzko informazioaren teknologien sistema aurreratuak.
p) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea.
Bi.–38. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:
"38. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.
Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalak honako bulego hauek ditu:
–Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
–Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Bulegoa".
Hiru.–40. artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:
"40. artikulua. Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Bulegoa.
Kudeaketarako Laguntza Juridikoaren Bulegoak honako eginkizun hauek izanen ditu:
a) Idazkaritza Tekniko Nagusiak parte hartzen duen kontratazio publikoko espedienteen jarraipena egitea eta haietarako laguntza juridikoa eskaintzea.
b) Idazkaritza Tekniko Nagusiak parte hartzen duen hitzarmenen espedienteen jarraipena egitea eta haietarako laguntza juridikoa eskaintzea.
c) Araubide Juridikoaren Atalari dagozkion gaiei buruzko txostenak eta proposamenak egiten laguntzea.
d) Bere jardueraren esparruan agintzen zaizkion gainerakoak egitea".
Laugarrena.–VI. kapitulua (Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia) sartzen da. Hau da testua:
"VI. KAPITULUA.–LURRALDE ANTOLAMENDUKO ZUZENDARITZA NAGUSIA
41. artikulua. Udalez Gaindiko Planen Bulegoa.
Udalez Gaindiko Planen Bulegoak, Udalez Gaindiko Plan eta Proiektuen Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Eskualdeen eskalan esku-hartzeko proposamenak prestatzea eta aztertzea.
b) Udalez gaindiko edo eskualdeko planeamendu proposamenei buruzko txostenak egitea.
c) Zerbitzuko gainerako unitateei aholku ematea, udalez gaindiko planeamenduari buruz.
d) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun".
42. artikulua. Paisaiaren Bulegoa.
Paisaiaren Bulegoak, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako paisaiari buruzko estrategia garatzea.
b) Paisaia babesteko, kudeatzeko eta antolatzeko ekintzak garatzea eta aplikatzea.
c) Paisaia kudeatzeko irizpideak eta jarraibideak aplikatzea.
d) Paisaiak lehengoratzeko, birgaitzeko eta hobetzeko neurriak garatzea eta aplikatzea.
e) Paisaiaren arloan sentsibilizatzeko neurri berariazkoak ezartzea eta garatzea.
f) Bere jarduketaren esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
43. artikulua. Landa Lurzoruaren Bulegoa.
Landa Lurzoruaren Bulegoak, Paisaiaren eta Landa-lurzoruaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
g) Lurzoru urbanizaezinari lotutako hirigintza planeamenduko proposamenei buruzko txostenak egitea.
h) Lurzoru urbanizaezinetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak egitea.
i) Hirigintza planeamendurik gabeko toki entitateetan jarduketak baimentzeko espedienteei buruzko txostenak tramitatzea.
j) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste erakunde batzuei, erakunde publikoei eta toki entitateei aholku ematea, lurzoru urbanizaezinaren babesarekin eta kudeaketarekin loturik.
k) LuBeste edozein eginkizun, bere jarduketaren esparruan agintzen zaiona egitearzoru urbanizaezineko erabilerei eta jarduerei buruzko kontsulta pribatuei erantzutea.
l) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
44. artikulua. Hirigintzaren arloko Lankidetza Bulegoa.
Hirigintzaren arloko Lankidetza Bulegoak, Zerbitzu Juridiko-administratibora atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Txostenak eta ebazpen proposamenak prestatu eta tramitatzea udalen hirigintza planeamendua prestatu eta onesteko.
b) Toki entitateei eta beste organismo publiko batzuei laguntza eta aholkularitza teknikoa ematea, hirigintza planeamenduaren arloan.
c) Jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.
d) Udalen hirigintza-planak egiteko eta onesteko etapa guztietan aurreikusitako epeak kontrolatu eta haien jarraipena egitea.
e) Laguntza teknikoa ematea hirigintzako legezkotasuna babesteko espedienteetan.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
Lehen xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.
Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
a) Normalizazio eta Proiektuen Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Proiektu eta Obren Bulegoko burua izanen baita.
b) Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Proiektu eta Obra Berezien Bulegoko burua izanen baita.
c) Proiektuak Zuzendu eta Burutzeko Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Proiektuak eta Obrak Zuzentzeko eta Gauzatzeko Bulegoko burua izanen baita.
d) Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko burua izanen baita.
e) Egokitzapen Obrak Burutu eta Kontrolatzeko Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Egokitzapen Proiektuak eta Obrak Gauzatzeko eta Kontrolatzeko Bulegoko burua izanen baita.
f) Egokitzapen Obrak Kudeatu eta Jasotzeko Bulegoko buruarena, izena aldatu eta hemendik aurrera Obren eta Eraikuntzako Segurtasunaren Bulegoko burua izanen baita.
Apartatu honetan adierazi diren Herri-lanen Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako buruek kasuan-kasuan ordezten dituzten bulegoburuek esleitua zuten dedikazio araubide bera izanen dute.
Bigarren xedapen gehigarria.–Zenbait burutza betetzeko baldintzak.
Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko bulegoetako burutza berriek zuzendaritza nagusi horretako gainerako atalburutzen dedikazio araubide bera izanen dute.
Hirugarren xedapen gehigarria.–Unitateak kentzea.
1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kentzen dira:
–Administrazio Laguntzako Bulegoa.
–Toki Informazioaren Bulegoa.
2. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko unitate organiko hauek kentzen dira:
–Nafarroako Erdialde-Iparraldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Hegoaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.
–Nafarroako Hego-mendebaldeko Errepideak Zaintzeko Bulegoa.
–Mendebaldeko Ustiapen Bulegoa.
–Ekialdeko Ustiapen Bulegoa.
–Kontrol Zentroaren eta Instalazioen Bulegoa.
3. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian honako unitate organiko hau kentzen da:
–Administrazio Laguntzako Bulegoa.
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Xedapen hauek indarrik gabe uzten dira:
a) Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren ekainaren 29ko 16/2020 Foru Agindua, departamentu horretako bulegoen egitura garatzen duena.
b) Foru agindu honetan ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2025eko azaroaren 6an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2514630
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
