1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
381/2024 EBAZPENA, irailaren 4koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, eskola-jantokiko zerbitzua emateko jarraibideak aldatzen dituena 2024-2025 ikasturterako. Jarraibide horiek onetsi ziren Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren bidez.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren bidez, eskoletan jantokiko zerbitzua emateko jarraibideak onetsi ziren, jantoki baimenduen zerrenda jendaurrean jarri zen, eta 2024-2025 ikasturterako tarifak eta kuotak onetsi ziren.
Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposamen bat egiten da aipatu ebazpenaren II. eranskina aldatzeko ("Eskola-jantokiko jarraibideak").
Adierazitakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 26ko 284/2024 Ebazpenaren II. eranskina aldatzea, honela:
–"Jantokiko kuotak eta laguntzak" izeneko 2.3 apartatuan, lehen paragrafoaren amaieran, honako hau gehitu behar da:
"Maiatzaren 29ko 58/2024 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako eskola-jantokiak arautzen ditu, eta haren 20.2 artikuluari jarraikiz, 1.500 biztanle edo gehiagoko herrietako eskualdeko jantokietan laguntzarik jasotzen ez duten ikasleek, baldin eta jantokiko zerbitzuaren esleipen-prezioa (zaintzaileen kostua alde batera utzita) 6 eurotik gorakoa bada, egunean 7,5 euroko gehieneko kuota ordainduko dute jantokiko zerbitzuagatik, eta gainerakoa Hezkuntza Departamentuak hartuko du bere gain".
–Era berean, 2.3 apartatu horretan bertan, honako pasarte hau erantsi behar da:
"Garraio zerbitzua erabiltzen duten ikasleak ikastetxetik irten ahalko dira jantokiko zerbitzuak bi ordu baino gehiago irauten baditu, bai jantokiko zerbitzua hasi zein ondoren. Dena den, hori bakarrik eginen dute ekainean, irailean eta ikasturte osoko asteazkenetan eta ostiraletan. Gainera, eskola-jantokiko laguntzarako eta eskola-garraiorako eskubideari eutsiko diote, eta, beraz, ikasle horiek, hala badagokio, laguntza indibidualizatu bat jasotzen ahalko dute beren bizilekura beren kabuz benetan egindako itzulerako garraioagatik".
2. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
3. Ebazpen hau jakinaraztea ikastetxe interesdunei, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
Iragarkiaren kodea: F2412876