186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

237E/2024 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi hau era haren oinarri arautzaileak onesten baitira: "dirulaguntzak toki erakunde eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat, lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan". DDBN identifikazioa: 780468.

Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren arabera, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari honako hauek dagozkio: "Despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea", "Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziaren (LURSAREA) jarduerak, zuzendaritza nagusiaren esparru material eta funtzionalari dagozkionak, sustatzea" eta "Dirulaguntzen deialdiak egitea eta dirulaguntzak ematea bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako".

Lurralde antolamenduaren arloan eskumena duen departamentuaren ekimenez, naturaguneen, gune berezien eta ibilbide berdeen sare integratu eta dinamikoa eratu zen 2017an, kokatzen diren lurraldearen garapen jasangarriari laguntzeko. Sare hori 2018ko ekainean mamitu zen, "Nafarroa Ezagutu Sarea" elkartea eratu zenean.

"Nafarroa Ezagutu Sarea" elkartearen eta LURSAREAren helburuek bat egiten dute Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekin, eta ekarpen nabarmena egiten dute Nafarroako Despopulazioaren aurka Borrokatzeko Estrategiaren gidalerroetan, estrategia hori baita haren funtsezko erreferentzia-esparru estrategikoetako bat. "Nafarroa Ezagutu Sarea" elkartearen jarduerak estrategia horren printzipio gidariak ditu oinarri, eta koherentea da haren jarduketa-ardatz batzuekin.

Aurrekontuen eta Programazio Ekonomikoaren Zerbitzuak urte anitzeko (2024-2025) 542.593,00 euroko gastu-konpromisoa baliztatu zuen 2024ko ekainaren 6an. Urteka honela banakatuta dago:

–182.593,00 euro, 2024ko gastuen aurrekontuko 210002 21400 7609 922103 partidaren kargura ("Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako").

–80.000,00 euro, 2024ko gastuen aurrekontuko 210002 21400 7819 922103 partidaren kargura ("Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)").

–200.000,00 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako" izeneko 210002 21400 7609 922103 partidaren baliokide izanen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

–80.000,00 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan "Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izeneko 210002 21400 7819 922103 partidaren baliokide izanen den partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.

Ekitaldi bakoitzeko partidak dirulaguntzen deialdi bakarraren esparruan aplikatuko dira, onuradun izan daitezkeen erakundeen arteko norgehiagoka araubidean, ebazpen honi erantsitako oinarrien arabera.

Horrenbestez, Toki Azpiegituren Zerbitzuak egindako txostena ikusirik eta azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten baita,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdi bat onestea, toki erakundeek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek lurralde garapen jasangarriko proiektuak gauza ditzaten, 2024. eta 2025. urteetan, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetan eta ibilbideetan.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Oinarri arautzaile horiek ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

3. Guztira 542.593,00 eurokoa den urte anitzeko gastua baimentzea, aurrekontuaren partida hauen kargura:

–"Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako" izeneko 210002 21400 7609 922103 partida, toki erakundeek aurkezten dituzten proiektuetarako. Gehieneko zenbatekoa: 182.593 euro, 2024ko gastuen aurrekontutik, eta 200.000 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan onesten den partida baliokidetik.

–"Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izeneko 210002 21400 7819 922103 partida, irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkezten dituzten proiektuetarako. Gehieneko zenbatekoa: 80.000 euro, 2024ko gastuen aurrekontutik, eta 80.000 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan onesten den partida baliokidetik.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera, Toki Azpiegituren Zerbitzura eta departamentuan den kontu-hartzailetza delegatura.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 13an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

OINARRI ARAUTZAILEAK, DEIALDI HONETARAKO: "DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, TOKI ERAKUNDEEK ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEK LURRALDE GARAPEN JASANGARRIKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO, 2024. ETA 2025. URTEETAN, NAFARROA EZAGUTU SAREKO ESPAZIOETAN ETA IBILBIDEETAN"

1. Xedea eta helburua.

Nafarroa Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako dirulaguntzak aurreikusita daude 2024-2026 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan.

Deialdi honen xedea da araubidea ezartzea dirulaguntza batzuk emateko, inbertsio izaerako proiektu edo ekintzak finantzatzeko Nafarroa Ezagutu Sarea elkartean integratutako espazioen eta ibilbideen lurralde-eremuan, elkarte horretako kide diren erakundeek egiten badituzte.

Dirulaguntzaren xede diren proiektuak edo ekintzak Nafarroa Ezagutu Sarean sartutako espazio eta ibilbideetan gauzatu beharko dituzte haien erakunde kudeatzaileek. Balio erantsia eman beharko diote, lurralde-jasangarritasunaren ikuspegitik, inbertsioaren xede den baliabideari edo haren eraginpeko eremuari, erronka demografikoari aurre egiteko.

Beraz, deialdi honen helburua da Nafarroa Ezagutu Sarea osatzen duten lurraldeen kudeaketa jasangarriari laguntzea, hura erronka demografikoari aurre egiteko tresna bat baita; horretarako, ekintzailetza, enplegu berdea eta ekonomia soziala bultzatuko dira, eta balioa emanen zaio hura osatzen duten espazio eta ibilbideekin lotutako ondare mota orori.

2. Erakunde onuradunak.

Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradun:

2.1. Toki erakundeak (hala definituta daude Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3. artikuluan).

2.2. Irabazi-asmorik gabeko erakunde edo elkarteak, baldin eta egoitza Nafarroan badute eta dagokien erregistro publikoan inskribatuta badaude.

2.3. Erakunde onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

Nafarroa Ezagutu Sareko kide izatea. LURSAREAk egiaztatu beharko du bakoitza Nafarroa Ezagutu Sareko kide dela, elkarteko idazkari teknikoa baita.

Ulertuko da erakunde bat Nafarroa Ezagutu Sareari atxikita dagoela baldin eta sartzeko eskaera aurkeztu badu Nafarroa Ezagutu Sarearen Erregelamenduaren 8. artikuluan ezarritako baldintzetan eta eskaera hori Zuzendaritza Batzordeak onartu badu deialdia argitaratzen den egunerako.

Dirulaguntzen onuraduna izateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekuetatik kanpo egotea.

3. Aurrekontuko zuzkidura.

Deialdi honetarako aurreikusitako diru-zuzkidura 542.593 eurokoa da. 262.593 euro 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuaren kargura dira, eta 280.000 euro, aldiz, 2025eko gastuen aurrekontuaren kargura.

Gastua aurrekontuko partida hauei egotziko zaie, erakunde onuradunaren izaera zein den:

–"Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako" izeneko 210002 21400 7609 922103 partida, toki erakundeek aurkezten dituzten proiektuetarako. Gehieneko zenbatekoa: 182.593 euro, 2024ko gastuen aurrekontutik, eta 200.000 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan onesten den partida baliokidetik.

–"Dirulaguntza, Ezagutu Sareko lurralde proiektuetarako (elkarteak)" izeneko 210002 21400 7819 922103 partida, irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkezten dituzten proiektuetarako. Gehieneko zenbatekoa: 80.000 euro, 2024ko gastuen aurrekontutik, eta 80.000 euro, 2025eko gastuen aurrekontuan onesten den partida baliokidetik.

4. Inbertsio finantzagarriak eta gastu diruz lagungarria.

Gastuak diruz lagungarriak izanen dira baldin eta obretan eta inbertsiotzat hartzen diren jarduketetan egiten badira, hau da, bideratuak badaude honako hauek sortu edo eskuratzera: kapital- edo zerbitzu-ondasun inbentariagarriak eta izaera amortizagarria duten ondasun immaterialak. Etorkizuneko inbertsio bati lotutako azterlanak edo proiektuak ere izaten ahalko dira diruz lagungarriak.

Tributuak gastu diruz lagungarriak dira dirulaguntzaren erakunde onuradunak benetan ordaintzen dituenean. Inola ere ez dira gastu diruz lagungarritzat joko berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak.

Honako hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Bitarteko propioekin gauzatutako jarduketen eskulan kostuak.

b) Banku-kontuetako interes zordunak.

c) Interesak, errekarguak eta zehapen administratiboak eta penalak.

d) Prozedura judizialen gastuak.

e) Erakunde(ar)en beraren publizitatearekin edo sustapenarekin lotutako gastuak, obraren kartelak izan ezik.

f) Gastu arruntak.

Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, %100 arte azpikontratatu daiteke, alegia, beste batzuekin hitzar daiteke dirulaguntzaren xede den inbertsioa gauzatzea, hein batean edo guztiz. Azpikontratazio hori 11/2005 Foru Legearen 26. artikuluan ezarritakoaren arabera eginen da.

5. Dirulaguntzaren zenbatekoa.

Organo instrukzio-egileak onartutako gastu diruz lagungarrien %80 izanen da dirulaguntzaren zenbatekoa, eta gehienez ere 25.000 euro emanen zaizkio erakunde onuradun bakoitzari ekitaldi bakoitzeko, partida bakoitzean bereiz erabilgarri dagoen aurrekontua agortu arte.

6. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

6.1. Toki erakunde bakoitzak eskaera bat baino gehiago aurkez dezake deialdi honetan.

6.2. Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, dirulaguntza kudeatzen duen unitate administratiboari zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren Atariko Tramiteen Katalogoko loturaren bitartez (www.nafarroa.eus), hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Dokumentazioa pdf formatuan aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.

Toki erakundeen ziurtagiriak eta erantzukizunpeko adierazpenak ziurtagiri digitalarekin sinatu beharko dira.

Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak erakunde interesdunaren gaitutako helbide elektroniko bakarraren (GEHb) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du.

6.3. Baldin aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, toki erakundeari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan 10 egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eginen da zuzentzeko errekerimendua.

6.4. Dirulaguntza eskatzen duten erakundeek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Eskaera egiteko inprimakia, behar bezala betea, I. eranskinaren arabera. Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) tramiteen katalogoan eskuratzen ahalko da, laguntzen fitxan.

b) Jarduera deskribatzeko proiektua, deialdiaren 7. oinarrian ezarritako edukiarekin. Atal hauek jasoko dira:

1. Nafarroa Ezagutu Sareko kide den erakundearen kudeaketa.

2. Memoria deskribatzailea.

3. Memoria ekonomikoa.

4. Zabalkundea, komunikazioa eta sentsibilizazioa.

5. Genero ikuspegia.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, erakundearen ordezkaritza duenak II. eranskineko ereduaren arabera emana, honako hau adierazten duena:

1. Erakundeak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko adierazita dauden debekuetako bat bera ere.

2. Konpromisoa hartzen duela ondasunak deskribatutako jarduketen eremuaren xede zehatzerako erabiltzeko, gutxienez 7 urteko epean.

d) Erakundeko Idazkaritzaren titularraren ziurtagiria, jasandako BEZaren kenkariari buruz III. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa.

7. Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.

Deialdi honen xede diren dirulaguntzak norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira.

Proiektuak diruz lagunduko dira balorazio irizpide hauen arabera lortzen duten puntuazioak ezarritako ordenan:

a) Despopulazio-arriskuan dauden udalerriei dagokienez, otsailaren 15eko 8/2023 Foru Arauaren arabera (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa):

1.–INBERTSIOA EGIN DEN UDALERRIKO DESPOPULAZIORAKO ARRISKU-MAILAREN INDIZEA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 20

1. motakoak: muturreko despopulazio-arriskua

20

2. motakoak: despopulazio-arrisku bizia

15

3. motakoak: despopulazio-arrisku esanguratsua

10

4. motakoak: gainbehera bizia

5

5. motakoak: gainbehera moderatua

2

Jarduketa batek udal-mugarte bat baino gehiago ukitzen duenean, atal honetako puntuazioa kalkulatzeko, udalerri bakoitzari diruz lagundutako inbertsioaren ehunekoa biderkatuko da despopulazioaren arrisku-indizearen arabera udalerri horri esleitutako puntuazioarekin.

Kontzejuen kasuan, kasuan kasuko udalerriko despopulazio-arriskuaren mailaren indizea hartuko da erreferentziatzat.

b) Kudeatzeko gaitasunari dagokionez:

2.–NAFARROA EZAGUTU SAREKO KIDE DEN ERAKUNDEAREN KUDEAKETA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 10

2.1. Dirulaguntzaren xede den espazio edo ibilbidearen gobernantza:

4

Baloratuko da zenbat bisitari izan diren erakunde eskatzaileak azken urtean kudeatu duen espazio edo ibilbidean, baita proiektuek jasotzen duten mantentzeko konpromiso bat ere, ezarri beharreko ekintzak, kronograma eta finantzaketa adierazita.

2.2. Proiektua gauzatzera bideratutako taldea:

6

Proiektuetan lantaldearen egitura baloratuko da, baita antzeko proiektuetan aurretik izandako esperientzia eta gaitasun profesionala ere.

c) Proiektuari dagokionez:

3.–DESKRIPZIO-MEMORIA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 35

3.1. Zenbateraino jarri den testuinguruan eta zenbateraino justifikatu:

10

Baloratuko da proiektuaren testuinguru sozial eta ekonomikoa, aurrekariak eta justifikazioa deskribatzen diren. Baita noraino egokitzen den deialdiaren 1. oinarrian jasotako xede eta helburura ere.

Baloratuko da koherentzia eta argitasuna duten helburu espezifikoa ezartzean eta finkatutako emaitzak eta adierazle kualitatibo eta kuantitatiboak ezartzean.

3.2. Xedeko publikoa:

5

Baloratuko da proiektuek ekintzek ukitutako xede-taldearen deskribapena eta kuantifikazioa jasotzen duten, bai eta desgaitasuna edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboaren inklusioan laguntzeko hartu gogo diren neurriak ere.

3.3. Proiektuaren deskribapen teknikoaren kalitatea:

10

Kontuan hartuko dira sormena eta originaltasuna, bai proiektuaren kontzepzioan edo ideian, bai haren edukian, prozeduran edo aurreikusitako emaitzetan.

Kontuan hartuko da erabilera anitzeko azpiegiturak egokitu edo sortzen diren, gaitasuna izanen dutenak hainbat arlotako kontakizun berriak integratzeko, eta funtsezko tresnak emanen dituztenak eraldaketa sozial eta ekonomikorako, garapen pertsonal eta kolektiborako eta landako populazioen eta haien ingurune kultural eta naturalaren bizi-kalitatea hobetzeko.

Baloratuko da proiektuek gizarte-inplikazioa eta dinamizazioa ekartzea dirulaguntzaren xede den azpiegituraren erabileran eta mantentzean, lurraldearekiko lotura indibidual eta sozialaren bidez.

Era berean, kontuan hartuko da proiektua beste lurralde batzuetan erreplikatzeko edo hara transferitzeko probabilitatea, haren iraunkortasun maila (ingurumenekoa, ekonomikoa, soziala, denborazkoa...), eta beste erakunde batzuek proiektua lortzeko duten inplikazioa, barne daudela Nafarroa Ezagutu Sareko beste kide batzuk, baita sareko lana eta lankidetzako eta belaunaldien arteko lana ere.

3.4. Metodologia, zereginen definizioa eta lan-kronograma:

5

Baloratuko da proiektuaren esparruan aurreikusitako jarduketa bakoitza identifikatu eta deskribatzen den. Noiz hasi eta bukatuko den eta guztira zenbat hilabete iraunen duen, faseek edo jarduketek zer egutegi izanen duten, aurretiazko baimenak identifikatuta dauden, zer obra-baimen behar den, kasua bada, edo, halakorik ezean, zer eskaera behar den baimen horietarako. Baloratuko da plangintza hori proposatutako proiektuari egokitzen zaion.

3.5. Ebaluazioa:

5

Baloratuko da proiektuko ekintzak ebaluatzeko prozesua deskribatzen den.

4.–MEMORIA EKONOMIKOA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 15

4.1. Proiektuaren plangintza eta deskribapena:

10

Kontuan hartuko dira inbertsio-proiektuaren gastuen eta kostuen xehetasuna, bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, bai eta lortu beharreko helburuen eta kostu ekonomikoaren arteko erlazioa ere.

4.2. Finantza-plana:

5

Kontuan hartuko dira proiektuaren finantzaketa globalaren egitura eta aurrekontuaren banakatzearen koherentzia, eta berariaz adieraziko da BEZaren kenkaria egin den ala ez dagokion partidetan eta/edo aurrekontu globalean.

5.–ZABALKUNDEA, KOMUNIKAZIOA ETA SENTSIBILIZAZIOA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 10

5.1. Jarduerak sartzea proiektuaren zabalkunderako, komunikaziorako eta sentsibilizaziorako.

10

Baloratuko da komunikazio-plan bat dagoen, proiektua aurkezteko programatutako ekitaldi publikorik eginen den, proiektua komunikabideetan eta sare sozialetan agertuko den eta irisgarritasun unibertsala bultzatzen duten komunikabideak erabiliko diren.

6.–GENERO IKUSPEGIA

GEHIENEKO
PUNTUAZIOA: 10

6.1. Genero ikuspegia proiektuan txertatzeko aurreikusi diren neurriak.

10

Baloratuko da proiektuan hizkera inklusiboa erabiltzen den eta genero-ikuspegia txertatzen den jardueren justifikazioan eta horien edukietan.

Eskaeraren xedeko proiektu bakoitzari emanen zaion puntuazioa, guztira, aurreko irizpideak aplikatuz lortutako puntuen batura izanen da.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14.1 artikuluko f) letran xedatutakoa betetzeari dagokionez, adierazi behar da deialdiaren xedea dela Nafarroa Ezagutu Sarea osatzen duten lurraldeen kudeaketa jasangarriari laguntzea, erronka demografikoari aurre egiteko tresna egokia delakoan, ekintzailetza, enplegu berdea eta ekonomia soziala bultzatuz eta balioa emanez Sarea osatzen duten espazioekin eta ibilbideekin lotutako ondare mota orori; beraz, taulan jasotako ia balorazio-irizpide guztiak irizpide sozialtzat hartzen dira. Eta bereziki:

1. Inbertsioaren xedeko udalerriko biztanleriaren arrisku-mailari dagozkionak:

–1. mota: muturreko despopulazio-arriskua.

–2. mota: despopulazio-arrisku bizia.

–3. mota: despopulazio-arrisku esanguratsua.

–4. mota: gainbehera bizia.

–5. mota: gainbehera moderatua.

2. Publiko objektiboa, desgaitasunen bat duten edo gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboen inklusioan laguntzeko hartu beharreko neurriei dagokienez.

3. Proiektuaren deskribapen teknikoaren kalitatea, honako hauei dagokienez: eraldaketa sozial eta ekonomikoa, garapen pertsonal eta kolektiboa eta landa-herrien eta haien ingurune kultural eta naturalaren bizi-kalitatearen hobekuntza.

4. Genero ikuspegia proiektuan txertatzeko aurreikusi diren neurriak.

8. Dirulaguntzak emateko eta eskaeren baloratzeko prozedura.

8.1. Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Toki Azpiegituren Zerbitzuari dagokio, eta norgehiagoka araubidean izapidetuko da.

8.2. Eskaerak 7. oinarrian adierazitako irizpideen arabera baloratuko dira, eta horretarako nahitaezkoa izanen da Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren txosten loteslea. Halaber, instrukzio organoak egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin ditzake, ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehazteko, ezagutzeko eta egiaztatzeko.

8.3. Eskaerak lortutako puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuko dira, 7. oinarriko balorazio irizpideei jarraikiz. Funtsak ordena horretan banatuko dira ekitaldi bakoitzeko aurrekontuko partida agortu arte. Erabilgarri dauden funtsak eskaera bati legokiokeen dirulaguntza guztia estaltzeko adinakoak ez badira, partidan gelditzen den diru kopurua esleituko zaio, partida agortu arte.

8.4. Berdinketa gertatuz gero, lehentasuna emanen zaie deialdiaren 7. oinarriko 1. atalean puntuazio handiena lortu dutenei. Berdinduta segitzen badute, lehentasuna emanen zaie 3. atalean puntuazio handiena lortu duten proiektuei; gero, 4 atalean puntuazio handiena dutenei; eta, azkenik, 2 atalean puntuazio handiena dutenei. Hala ere berdinduta jarraitzen badute, erregistro elektronikoan sartzean ezarritako ordenaren arabera emanen zaie lehentasuna proiektuei.

8.5. Urte bakoitzean erabilgarri dagoena agortzeko, Toki Azpiegituren Zerbitzuak eskatutako proiektua birprogramatzen ahalko du, irizpide tekniko eta ekonomikoen arabera.

8.6. Edonola ere, toki erakunde bat onuradun izan dadin, ezinbestekoa da eman beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa proiektuaren gauzatze-kostuaren %15 baino handiagoa izatea, salbu eta toki erakundeak berariaz ziurtatu eta egiaztatzen badu beste laguntza edo dirulaguntza batzuk ere jaso dituela, eta horiek, guztira, proiektuaren gauzatze-kostuaren %50 gutxienez egiten dutela.

9. Laguntzak emateko ebazpena.

9.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emanen du, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta 2 hilabeteko epean, gehienez ere. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko.

9.2. Toki Azpiegituren Zerbitzuak ebazpen proposamena eginen dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko du erakunde onuradunek laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

9.3. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: erakunde eskatzaileen zerrenda, diruz lagundutako proiektuak, gauzatzeko urtea eta proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta, kasua bada, zer eskaera ezetsi den eta zergatik.

9.4. Era berean, partida bakoitzeko, zerrenda bat erantsiko da, ordenatuta zehaztuko dituena, onuradun izateko eskatutako baldintza administratiboak eta teknikoak bete arren, deialdian ezarritako gehieneko kreditua gainditzeagatik onartu ez diren eskaera guztiak, ezarritako balorazio-irizpideen arabera bakoitzari eman zaion puntuazioa adierazita. Kasu horretan, edozein arrazoirengatik kreditu nahikoa askatzen bada, instrukzio-organoak proposatzen ahal du dirulaguntza ematea dagokien eskatzaileei, puntuazioaren arabera, eta aukera hori erakunde interesdunei jakinaraziko die, hamar eguneko epe luzaezinean dirulaguntzaren proposamena onar dezaten. Erakunde eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, administrazio-organoak dirulaguntza emateko egintza emanen du, eta jakinarazi eginen du.

9.5. Ebazpena eman eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta argitalpen horrek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 22. artikuluan eskatutako jakinarazpenaren ondorioak izanen ditu.

10. Emandako dirulaguntzari uko egitea.

Erakunde onuradunak emandako dirulaguntzari uko egitea erabakitzen badu, Toki Azpiegituren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio. Kasu horretan, uko egite horren ondorioz eskuragarri dagoen kreditua hurrengo proiektuari ematen ahalko zaio, 9.4 oinarrian ezarritakoaren arabera.

11. Aldaketak diruz lagundutako proiektuan.

Proiektuen baldintza teknikoak aldatzen ahalko dira ustekabeko beharretan, hobekuntza teknologikoetan edo beste arrazoi objektibo batzuetan oinarrituta, baldin eta dirulaguntzaren xedea betetzen bada eta aldaketa Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen arabera izapidetzen bada.

12. Gauzatze-epea.

Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1ean hasiko da, eta 2025eko urriaren 31n amaituko, beranduenez.

2024rako konprometitutako jarduerak 2024ko azaroaren 15a baino lehen justifikatu beharko dira.

2025erako konprometitutako jarduerak 2025eko urriaren 31 baino lehen justifikatu beharko dira.

13. Gastuen justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa.

13.1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntzaren ordainketa.

13.2. Ordainketa bakarrean emanen da dirulaguntza, diruz laguntzen den inbertsioa egin ondoren, eta erakunde onuradunak oinarri honetan adierazitako frogagiriak aurkeztu ondoren.

13.3. Dirulaguntzaren xedeko proiektuak edo ekintzak amaitu ondoren, eta betiere 2024ko azaroaren 15a baino lehen edo 2025eko urriaren 31 baino lehen, zein urtetarako hartu den diruz lagundutako proiektua amaitzeko konpromisoa, erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Azpiegituren Zerbitzuan:

1. Proiektua egin dela justifikatzeko memoria, IV. eranskineko ereduaren arabera.

2. Harrera-aktaren kopia, horniduraren entrega-akta edo faktura xehatua, hornitutako elementuen zerrenda eta guzti.

3. V. eranskineko ereduaren araberako justifikazio-kontua.

4. Egindako inbertsioaren fakturak eta frogagiriak eta, kasua bada, obra-ziurtagiriak (obraren tamainak eskatzen badu), zuzendaritza fakultatiboak (halakorik bada) eta enpresa adjudikaziodunak izenpetuak.

5. Egindako jarduketak frogatzeko dokumentuak edo argazkiak.

6. Proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen azaltzen duen berariazko adierazpena. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zenbat diru jaso duen eta nondik, guztia VI. eranskineko ereduari jarraikiz.

7. Idazkariaren ziurtagiria, VII. eranskineko ereduaren arabera, hauek jasotzeko:

a. Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea bete dela kontratistak hautatzean. (Toki erakundeentzat bakarrik).

b. Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan ezartzen diren efizientzia eta ekonomia irizpideak betetzen direla. 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jaso dezaketen gastuetarako, obren kasuan, edo 12.000 eurotik gorako gastuetarako, ekipamendu-ondasunen horniduren kasuan edo aholkularitza- edo laguntza-enpresek emandako zerbitzuen kasuan.

c. Gardentasun betebeharrak betetzea, maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluak aplikatuz.

d. Egoki denean, profesionalei dagozkien PFEZaren atxikipena egin dela.

e. Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu den kontratuaren adjudikaziora bideratzen duen URL helbidea (toki erakundeentzat soilik).

f. Ordainsari teknikoen adjudikazioaren datuak; adjudikaziodunaren izena, IFZa, adjudikazioaren zenbatekoa, erabilitako adjudikazio prozedura.

8. Diruz lagundutako ekintzetan Nafarroako Gobernuren partaidetza agerrarazteko betebeharra betetzen dela egiaztatzen duten agiriak, VIII. eranskineko ereduen arabera.

13.5. Azken ordainketa eginen da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko zerbitzu eskudunak txosten teknikoa eman ondoren, behin jarduketa ikuskatu eta aurkeztutako dokumentazioa aztertuta.

13.6. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio erakunde eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan 10 egun balioduneko epean. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera eginen da errekerimendu hori.

Errekerimenduari erantzun ezean, benetan justifikatutako gastuen eta ordainketen arabera eginen da ordainketa.

14. Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzen onuradunak diren erakundeek Estatuko edo Europar Batasuneko edozein administrazio edo erakunde publikok zein pribatuk edo nazioarteko erakundeek helburu edo xede bererako emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen ahalko dituzte, haiek, guztira, proiektu bakoitzaren inbertsio edo gastuaren %100 gainditzen ez badute.

15. Jarraipena eta kontrola.

Toki Azpiegituren Zerbitzuari dagokio inbertsioen jarraipena egitea eta ikuskatu eta ebaluatzea noraino bete diren gauzatutako alderdi guztiak eta finkatutako helburuak. Eginkizun horiek betetzeko, laguntza eskatzen ahalko dio Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari.

16. Betebeharrak.

Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten erakundeek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain, dirulaguntzaren xedearekin loturiko honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

a. Diruz lagundutako ekintzak gauzatzea, eta deialdiaren helburua betetzea.

b. Dirulaguntzaren xede den edozein ekintza dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea Toki Azpiegituren Zerbitzuari, eta baimena eskatzea idatziz aurkeztutako ekintzen kudeaketa nahiz garapena aldatzeko, barne dagoela bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzekoa.

c. Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako inbertsioa egin dela, eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.

d. Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea instrukzio organoari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaien informazio eta dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute.

e. Behar bezala auditatuak izatea kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak, erakunde onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla (elkarteen kasuan).

f. Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen eta kontrol lanen xede diren bitartean.

g. Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren edozein komunikabideren bidez egiten diren proiektuaren publizitate eta zabalkunde ekintzetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte-hartzearen berri ematea. Lurralde Kohesiorako Departamentuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu beharko dira: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira. Garapen Jasangarriaren Helburuen (GJH) logoak ere egon beharko du.

h. Dirulaguntzen onuradun diren erakundeek, baldin eta gardentasun betebeharra konplitu behar badute Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluak aplikatu beharrez, 11. eta 12. artikuluan ezarritako betebeharrak konplitu beharko dituzte, foru lege horren 22. artikuluan araututako publizitate aktiboari dagokionez.

17. Dirulaguntzak itzultzea.

17.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan bildutakoek, eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak pagatzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak. Beheko kasu horietan itzulketa izapidetuko da dagokion espedientearen instrukzioa eginda eta toki erakundeari entzunda:

a. Dirulaguntzari uko egiten zaionean.

b. Dirulaguntza eskuratzen denean behar diren baldintzak faltsututa edo bete gabe.

c. Dirulaguntza zer xedetarako eman zen, helburu hura ez betetzen ez denean.

d. Justifikatzeko betebeharra betetzen ez denean, edo epetik kanpo egiten denean.

e. Onuradunari ezarritako beste edozein baldintza betetzen ez denean.

f. Erakunde onuradunak Toki Azpiegituren Zerbitzuaren kontrol jarduketei uko egiten dienean.

17.2. Erakunde onuradunaren betetze-maila nabarmen gerturatzen zaionean jarduketaren erabateko betetze-mailari, eta onuradunak argi eta garbi frogatzen badu hartutako konpromisoak betetzeko ahaleginak egiten ari dela, instrukzio organoak aurrez emanen duen txostenaren bidez zehaztuko da jaso beharreko zenbatekoa, edo, kasua zein den, itzuli beharrekoa, betiere proportzionaltasun-irizpidearekin bat. Dirulaguntzaren xede den jarduera partez gauzatuz gero, kontuan hartuko da noraino zati daitezkeen jarduera eta kasu bakoitzean lortu nahi den helburu publikoa, baldintza izanik aurreikusitako helburuak betetzea.

Ulertuko da betetzea nabarmena dela, besteak beste, baldin eta gauzatutakoak onura publikoa badu oinarri hauetan ezarritako xederako. Kasu horretan, gastu diruz lagungarriaren zer portzentaje gauzatu eta justifikatu den, horren baliokidea den laguntzaren portzentajea jasotzen ahalko du onuradunak soilik. Bereziki, kontuan hartu behar da modulu, fase edo unitate indibidualizatuak dauden, modu independentean egin daitezkeenak.

Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekin dakioke, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.

18. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.

19. Errekurtsoak.

Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.

20. Araudi osagarria.

Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.

I. ERANSKINA.–LAGUNTZA ESKATZEKO INPRIMAKIA, DEIALDI HONETARAKO: DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, TOKI ERAKUNDEEK ETA IRABAZI-ASMORIK GABEKO ERAKUNDEEK LURRALDE GARAPEN JASANGARRIKO PROIEKTUAK GAUZATZEKO, NAFARROA EZAGUTU SAREKO ESPAZIOETAN ETA IBILBIDEETAN.

ESPAZIOA EDO IBILBIDEA KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEA

Erakundearen izena:

Izaera juridikoa: Toki erakundea Irabazi-asmorik gabeko erakundea

IFZa/IFKa:

Posta helbidea:

Helbide elektronikoa:

Harremanetarako pertsona: Telefonoa:

ESPAZIOA EDO IBILBIDEA

Ordezkatzen duen espazioa edo ibilbidea:

Espazioaren edo ibilbidearen egoera:

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Sinadura: Alkatea/Erakundeko burua

II. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ONURADUN IZATEKO

Izen-deiturak: ……………………………………….....…….…………, NANa: ………….........…………

………………………………………………………... toki erakundearen ordezkaria den aldetik, honako hau adierazten du:

–Erakundeak ez duela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan dirulaguntzen onuradun izateko ezarritako debekurik.

–Erakunde eskatzaileak konpromisoa hartzen duela ondasunak deskribatutako jarduketen eremuaren xede zehatzerako erabiltzeko, gutxienez 7 urteko epean.

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Sinadura: Alkatea/Erakundeko burua

III. ERANSKINA.–ERAKUNDE ONURADUNEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA,
BEZ-AREN AITORPENARI BURUZKOA

.................................................................................................................................. jaunak/andreak, ....................................................................................................................................................................... toki erakundeko idazkari/irabazi-asmorik gabeko erakundeko idazkari naizen aldetik, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

Diruz laguntzeko eskatu den jarduketak eskubidea sortzen du jasandako BEZaren kenkaria egiteko, Balio Erantsiaren Zergari buruzko abenduaren 3ko 19/1992 Foru Legearen arabera: BAI / EZ.

Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/erakundeko buruak ontzat emana eta erakundearen zigilua duena.

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Ontzat emana Alkate udalburua Ontzat emana Idazkaria

IV. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN AZKEN MEMORIA

1. AZALPEN MEMORIA

–Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena:

–Proiektua gauzatzean egindako aldaketak, halakorik balitz:

–Proiektuaren ebaluazioa:

–Ondorioak:

2. PROIEKTUAREN BALORAZIO OROKORRA

–Proiektuan diruz lagundutako jarduera guztiak egin al dira?

BAI EZ

–Jarduera guztiak egin ez badira, zergatik ez dira egin?

  • Aurrekontu faltagatik
  • Denbora faltagatik
  • Bazkideen interes faltagatik
  • Erakundearen barneko antolakuntza faltagatik
  • Beste arrazoi batzuengatik

–Proiektua gauzatzeak berrikuntzarik ekarri al du?

  • Bai, proiektuari berari dagokionez
  • Bai, jardueraren xede ziren hartzaileei dagokionez
  • Bai, jarduera egiteko moduari dagokionez
  • Bai, zabalkundeari eta hedapenari dagokienez
  • Kasu horietan, adierazi zein izan den berrikuntza ..........................................................................

–Alderdi positiboak eta hobetzekoak:

  • Nabarmendu beharreko alderdi positiboak:
  • Hobetu zitezkeen alderdiak:

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Sinadura: Alkatea/erakundeko burua edo proiektuaren ordezkaria

Ekintzen frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta haiek gauzatu edo zabaltzearen ondoriozko produktuenak ere. Frogagiri horiek erakutsiko dute Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektuan parte hartu duela, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta Garapen Jasangarrirako Helburuena txertatuz egiten den publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian.

V. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA

Deialdia: Toki erakundeentzako eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntza, Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetako eta ibilbideetako proiektuetarako, 2024-2025

Proiektuaren aurrekontua:

Erakundea:

Emandako dirulaguntza:

Espediente zk.:

Beste dirulaguntza batzuk, guztira:

FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA

JARDUERA

GASTUAREN EGIAZTAGIRIA

ORDAINKETAREN
EGIAZTAGIRIA

FAKTURA ZK.

DATA

FAKTURA

ERAKUNDE HORNITZAILEA

KONTZEPTU DIRUZ LAGUNGARRIAK

FAKTURA GUZTIRA (eurotan)

EGUNA(K)

ZENBATEKOA(K)

GASTUAREN KATEGORIA

DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

BEZik gabe

BEZa (1)

GUZTIRA

Guztira

- euro

- euro

- euro

- euro

(1) Gastu diruz lagungarriaren BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin dena.

DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERARI LOTUTAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN LIKIDAZIOA

JARDUERA

GASTUAK

DIRU-SARRERAK

GASTUAREN KATEGORIA

INBERTSIOAK IBILGETU
MATERIALEAN
LAGUNTZA TEKNIKOA

INBERTSIOAK IBILGETU UKIEZINEAN

INBERTSIOAREKIN LOTUTAKO PROIEKTUAK EDO AZTERLANAK

GASTUAK, GUZTIRA

DIRULAGUNTZAK

BESTE BATZUK

SARRERAK, GUZTIRA

1. JARDUERA

-

-

-

-

-

2. JARDUERA

-

-

-

-

-

3. JARDUERA

-

-

-

-

-

4. JARDUERA

-

-

-

-

-

5. JARDUERA

-

-

-

-

-

6. JARDUERA

-

-

-

-

-

GUZTIRA

- euro

- euro

- euro

- euro

- euro

- euro

- euro

ALDEA (DIRU-SARRERAK - GASTUAK)

-

VI. ERANSKINA.–BESTE DIRULAGUNTZA BATZUEN AITORPENA

..........................................................................................jaunak/andreak, ....................................... NANaren jabe, ............................................. den aldetik, eta .................................. IFKa duen ....................................................(r)en izenean eta ordezkari gisa, aitortzen dut:

Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak eskatu eta jaso dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak deialdi honen bidez diruz lagundutako proiekturako:

Organo emailea

Deialdia / Dirulaguntzaren kontzeptua

Zenbatekoa

Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiarenaz gain ez dela beste inolako dirulaguntzarik jaso edo eskatu proiektu honetarako.

Halaber, 16. oinarrian ezarritako mugak gaindituz gero, konpromisoa hartzen dut departamentu honi idatziz jakinarazteko, horren berri izan bezain laster, eta, betiere, funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, eta diruz lagundutako kontratuaren edozein epetan gertatuta ere.

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Sinadura: Alkatea/Erakundeko burua

VII. ERANSKINA.–ERAKUNDE ONURADUNEKO IDAZKARIAREN ZIURTAGIRIA

................................................................................................................................. jaunak/andreak, ............................................................................................................................................................................. toki erakundeko idazkari/irabazi-asmorik gabeko erakundeko idazkari naizen aldetik, honako hau

EGIAZTATZEN DU:

–Kontratistak hautatzean Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legean ezarritakoa bete dela. (Toki erakundeentzat bakarrik).

–Hornitzaileak Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluko 3. zenbakian ezarritako efizientzia eta ekonomia irizpideak betez hautatu direla, baldin eta dirulaguntzaren xede den gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada obraren exekuzioaren kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa bada, ekipamendu ondasunen horniketaren kasuan edo aholkularitza edo laguntza enpresek emandako zerbitzuen kasuan.

–Gardentasun betebeharrak betetzea, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 2. eta 3. artikuluak aplikatu beharrez, foru lege horren 11. eta 12. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipenak egin direla, profesionalei dagokienez, Ogasunari aitorpena eta sarrera egiteko (kendu, bidezkoa ez bada).

–Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu den kontratuaren adjudikaziora bideratzen duen URL helbidea. (toki erakundeentzat bakarrik).

–Ordainsari teknikoen adjudikazioaren datuak; adjudikaziodunaren izena, IFZ, adjudikazioaren zenbatekoa, erabilitako adjudikazio prozedura. (toki erakundeentzat bakarrik).

Eta, jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, ziurtagiri hau ematen dut, alkateak/udalburuak ontzat emana eta erakundearen zigilua duena.

...........................................(e)n, .........(e)ko ......................................aren .........(e)(a)n.

Ontzat emana Alkate udalburua Idazkaria

Sinatua: Sinatua:

VIII. ERANSKINA

OBRETARAKO KARTELEN EREDUAK:

Gutxieneko neurriak: 290x190 cm.

Obrako hesituran oihalezko kartel serigrafiatua jartzea gomendatzen da.

ONDASUN INBENTARIAGARRIAK, AZTERLANAK EDO PROIEKTUAK ESKURATZEKO LOGOTIPO EREDUA:

Lehenago testu hau duela: "Honako honek diruz lagundu du:".

Azterlan eta proiektuen kasuan, dokumentuen orri-oinean agertu beharko da.

IX. ERANSKINA.–DESPOPULAZIO-ARRISKUAN DAUDEN UDALERRIEN SAILKAPENA

Otsailaren 15eko 8/2023 Foru Aginduan ezarritako zerrendaren arabera (2023ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 9koa)

CMUN

UDALERRIA

DESPOPULAZIO-­ARRISKU MOTA

DESPOPULAZIO-ARRISKU MOTAREN DESKRIBAPENA

3

Abaurregaina

1

Muturreko arriskua

4

Abaurrepea

1

Muturreko arriskua

8

Aguilar Kodes

1

Muturreko arriskua

17

Anue

1

Muturreko arriskua

28

Artzibar

1

Muturreko arriskua

33

Aria

1

Muturreko arriskua

34

Aribe

1

Muturreko arriskua

35

Armañantzas

1

Muturreko arriskua

43

Azuelo

1

Muturreko arriskua

46

Barbarin

1

Muturreko arriskua

137

Beintza-Labaien

1

Muturreko arriskua

59

Burgi

1

Muturreko arriskua

61

El Busto

1

Muturreko arriskua

63

Cabredo

1

Muturreko arriskua

71

Gazteluberri

1

Muturreko arriskua

79

Desoio

1

Muturreko arriskua

90

Eratsun

1

Muturreko arriskua

92

Erroibar

1

Muturreko arriskua

94

Eslaba

1

Muturreko arriskua

95

Espartza Zaraitzu

1

Muturreko arriskua

99

Etaiu

1

Muturreko arriskua

102

Ezkurra

1

Muturreko arriskua

103

Ezporogi

1

Muturreko arriskua

110

Galipentzu

1

Muturreko arriskua

111

Galoze

1

Muturreko arriskua

112

Garaioa

1

Muturreko arriskua

113

Garde

1

Muturreko arriskua

117

Goizueta

1

Muturreko arriskua

118

Goñi

1

Muturreko arriskua

119

Gorza

1

Muturreko arriskua

120

Gesalatz

1

Muturreko arriskua

121

Girgillao

1

Muturreko arriskua

256

Hiriberri

1

Muturreko arriskua

124

Ibargoiti

1

Muturreko arriskua

128

Izaba

1

Muturreko arriskua

132

Itzagaondoa

1

Muturreko arriskua

133

Itzaltzu

1

Muturreko arriskua

134

Jaurrieta

1

Muturreko arriskua

135

Xabier

1

Muturreko arriskua

139

Lana

1

Muturreko arriskua

141

Lapoblación

1

Muturreko arriskua

146

Leatxe

1

Muturreko arriskua

150

Leotz

1

Muturreko arriskua

151

Lerga

1

Muturreko arriskua

156

Lizoainibar-Arriasgoiti

1

Muturreko arriskua

158

Longida

1

Muturreko arriskua

248

Luzaide

1

Muturreko arriskua

162

Marañón

1

Muturreko arriskua

175

Mues

1

Muturreko arriskua

181

Nabaskoze

1

Muturreko arriskua

182

Nazar

1

Muturreko arriskua

185

Otsagabia

1

Muturreko arriskua

192

Oloritz

1

Muturreko arriskua

195

Orbaizeta

1

Muturreko arriskua

196

Orbara

1

Muturreko arriskua

198

Orontze

1

Muturreko arriskua

199

Orotz-Betelu

1

Muturreko arriskua

211

Orreaga

1

Muturreko arriskua

203

Petilla Aragoi

1

Muturreko arriskua

204

Piedramillera

1

Muturreko arriskua

209

Erromantzatua

1

Muturreko arriskua

210

Erronkari

1

Muturreko arriskua

214

Jaitz

1

Muturreko arriskua

217

San Martin Unx

1

Muturreko arriskua

219

Santsol

1

Muturreko arriskua

222

Sartze

1

Muturreko arriskua

229

Tirapu

1

Muturreko arriskua

230

Torralba del Río

1

Muturreko arriskua

235

Uxue

1

Muturreko arriskua

237

Untzitibar

1

Muturreko arriskua

238

Untzue

1

Muturreko arriskua

241

Urraulgoiti

1

Muturreko arriskua

242

Urraulbeiti

1

Muturreko arriskua

245

Urzainki

1

Muturreko arriskua

247

Uztarroze

1

Muturreko arriskua

252

Bidankoze

1

Muturreko arriskua

24

Arano

2

Arrisku bizia

26

Aras

2

Arrisku bizia

30

Arellano

2

Arrisku bizia

40

Atetz

2

Arrisku bizia

58

Auritz

2

Arrisku bizia

47

Bargota

2

Arrisku bizia

49

Basaburua

2

Arrisku bizia

69

Kaseda

2

Arrisku bizia

74

Zirauki

2

Arrisku bizia

91

Ergoiena

2

Arrisku bizia

96

Esprontzeda

2

Arrisku bizia

93

Ezkaroze

2

Arrisku bizia

115

Garralda

2

Arrisku bizia

116

Genevilla

2

Arrisku bizia

126

Imotz

2

Arrisku bizia

140

Lantz

2

Arrisku bizia

143

Larragoa

2

Arrisku bizia

144

Larraun

2

Arrisku bizia

145

Elizagorria

2

Arrisku bizia

154

Lezaun

2

Arrisku bizia

166

Mendaza

2

Arrisku bizia

178

Murillo el Cuende

2

Arrisku bizia

190

Olexoa

2

Arrisku bizia

197

Orisoain

2

Arrisku bizia

205

Pitillas

2

Arrisku bizia

212

Zare

2

Arrisku bizia

225

Sorlada

2

Arrisku bizia

231

Torres del Río

2

Arrisku bizia

194

Ollaran

2

Arrisku bizia

255

Villamayor de Monjardín

2

Arrisku bizia

265

Zuñiga

2

Arrisku bizia

1

Abaigar

3

Arrisku nabarmena

5

Aberin

3

Arrisku nabarmena

9

Oibar

3

Arrisku nabarmena

13

Ameskoabarrena

3

Arrisku nabarmena

20

Araitz

3

Arrisku nabarmena

25

Arakil

3

Arrisku nabarmena

21

Aranaratxe

3

Arrisku nabarmena

22

Arantza

3

Arrisku nabarmena

29

Los Arcos

3

Arrisku nabarmena

31

Areso

3

Arrisku nabarmena

36

Arroitz

3

Arrisku nabarmena

37

Arruazu

3

Arrisku nabarmena

50

Baztan

3

Arrisku nabarmena

51

Beire

3

Arrisku nabarmena

54

Bertizarana

3

Arrisku nabarmena

80

Deikaztelu

3

Arrisku nabarmena

82

Etxalar

3

Arrisku nabarmena

104

Faltzes

3

Arrisku nabarmena

125

Iguzkitza

3

Arrisku nabarmena

148

Legaria

3

Arrisku nabarmena

152

Lerin

3

Arrisku nabarmena

155

Ledea

3

Arrisku nabarmena

159

Irunberri

3

Arrisku nabarmena

160

Lukin

3

Arrisku nabarmena

168

Metauten

3

Arrisku nabarmena

170

Mirafuentes

3

Arrisku nabarmena

171

Miranda Arga

3

Arrisku nabarmena

174

Morentin

3

Arrisku nabarmena

179

Murillo el Fruto

3

Arrisku nabarmena

184

Oko

3

Arrisku nabarmena

187

Oiz

3

Arrisku nabarmena

200

Oteitza

3

Arrisku nabarmena

213

Saldias

3

Arrisku nabarmena

224

Sesma

3

Arrisku nabarmena

123

Uharte Arakil

3

Arrisku nabarmena

244

Urrotz

3

Arrisku nabarmena

260

Deierri

3

Arrisku nabarmena

261

Esa

3

Arrisku nabarmena

73

Ziordia

3

Arrisku nabarmena

263

Zubieta

3

Arrisku nabarmena

12

Allo

4

Gainbehera bizia

53

Berbintzana

4

Gainbehera bizia

66

Cárcar

4

Gainbehera bizia

100

Eulate

4

Gainbehera bizia

164

Mélida

4

Gainbehera bizia

189

Olazti

4

Gainbehera bizia

220

Santakara

4

Gainbehera bizia

239

Urdazubi

4

Gainbehera bizia

264

Zugarramurdi

4

Gainbehera bizia

32

Arguedas

5

Gainbehera moderatua

38

Artaxoa

5

Gainbehera moderatua

44

Bakaiku

5

Gainbehera moderatua

57

Buñuel

5

Gainbehera moderatua

62

Cabanillas

5

Gainbehera moderatua

67

Zarrakaztelu

5

Gainbehera moderatua

78

Cortes

5

Gainbehera moderatua

105

Fitero

5

Gainbehera moderatua

149

Leitza

5

Gainbehera moderatua

153

Lesaka

5

Gainbehera moderatua

165

Mendabia

5

Gainbehera moderatua

173

Monteagudo

5

Gainbehera moderatua

180

Muruzabal

5

Gainbehera moderatua

223

Sartaguda

5

Gainbehera moderatua

226

Sunbilla

5

Gainbehera moderatua

228

Tebas-Muru Artederreta

5

Gainbehera moderatua

240

Urdiain

5

Gainbehera moderatua

249

Valtierra

5

Gainbehera moderatua

Oharrak:

1. CMUN Nastatek argitaratzen duen Nafarroako Izendegiko udalerri-kodea da.

2. Despopulazio-arrisku mota (1etik 5era) despopulazio-arrisku motaren deskribapen honi dagokio:

DESPOPULAZIO-­ARRISKU MOTA

DESPOPULAZIO-ARRISKU MOTAREN DESKRIBAPENA

1

Muturreko arriskua

2

Arrisku bizia

3

Arrisku nabarmena

4

Gainbehera bizia

5

Gainbehera moderatua

Iragarkiaren kodea: F2412144