186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Birpartzelazio proiektua, Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko U.I. 9ko 1. sektoreko UE 1 unitatean (Gardachales). Behin betiko onespena

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 30eko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea birpartzelazio proiektu baten aldaketaren testu bategina (Jesús M.ª Ramírez Sánchez eta Inmaculada Aragón Terroba abokatuek egina 2023ko urrian), Udalaren eskumenei dagokionez, jabetza eskubidea izan ezik eta hirugarrenen eskubidea ukatu gabe. Proiektuaren aldaketa UI-9ko 1. sektoreko UE-1 unitateari dagokio (Gardachales), Tuterako hiri-antolamenduko plan orokorraren barnean.

Hori guztia aditzera ematen da bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluak xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eta ohartarazten da ezen ebazpen horren aurka, administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratzen denetik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2412837