186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Akats zuzenketa, Askatasunaren plaza 15erako xehetasun-azterketaren hasierako onespenean

2024ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean, xehetasun-azterketa baten hasierako onespena. Haren helburua da antolamendu bolumetrikoa aldatzea, igogailua paratu ahal izateko.

Jendaurreko epearen zehaztapenean eta sustatzailearen izenean akatsak badirela ikusirik, zuzendu egin behar dira.

Honela dioen tokian: "hilabetez", honela behar du: "20 egunean".

Honela dioen tokian: "Sustatzailea: José Ignacio Arguiñano Arteta", honela behar du: "Sustatzaileak: Luis Miguel Arguiñano Arteta eta María Concepción de Diego Lázaro".

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Garesen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2412993