186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatze deia, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 217/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan interesa duten pertsonei. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñeko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletan 2024-2025 ikasturterako onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak onetsi ziren.

Iragarki honen bidez jakinarazten da Asier Ansorena Arraiza jaunak eta Ana Carmona Juanmartiñena andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dutela Hezkuntzako zuzendari nagusiaren ekainaren 5eko 217/2024 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren mendeko Iruñeko Haur Hezkuntzako lehen zikloko eskoletan 2024-2025 ikasturterako onartu diren pertsonen behin betiko zerrendak eta itxaron zerrendak onetsi ziren.

Hori horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, prozeduran interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztu beharko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek aurkeztu den gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskatzen ahalko dute, aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztu beharreko eskabide baten bidez, zeina Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzenduko baitzaio. Eskabidean helbide elektroniko bat adierazi beharko dute, errekurtsoa hara bidaltzeko.

Iruñean, 2024ko irailaren 4an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2412865