186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Deialdia, kirol klubei dirulaguntzak emateko 2023-2024ko denboraldian. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 782327.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/782327).

Lehena.–Onuradunak:

Azkoiengo kirol-elkarteak, irabazi asmorik gabeak eta legez eratuak, legez jasoak Nafarroako Kirol Erakundeen Erregistroan, haien helburuak lotuta baldin badaude kirola sustatzearekin, kirol jarduerak garatzearen bitartez.

Bigarrena.–Xedea:

Kirol-jardueraren garapena sustatzea, kirola sortuz eta hedatuz, eta herritarren parte-hartzea sustatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

50.000 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

2024ko abuztuaren 27tik irailaren 30era izanen da eskabideak aurkezteko epea.

Azkoienen, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2412600