186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Deialdia, 2024ko udan hiri-kanpaldiak egiteko udal laguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 776854.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin, hain zuzen ere, 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/776854).

a) Onuradunak: laguntza eskatzen den unean, baldintza hauek betetzen dituen familia-unitateak eskatzen ahalko du laguntza. Orobat, baldintza horiek dirulaguntza eskatu den astean edo asteetan mantendu beharko dira.

1. Familia-unitate eskatzaileko kide guztiak Orkoienen erroldatuta egotea.

2. Dirulaguntza hori familia-unitate guztiek jaso ahal izanen dute, 30.000 euroko per capita errenta gainditzen ez badute.

3. Hiri-kanpaldiak Orkoienen egitea, salbu eta udalerrian egiten den eskaintzak ez baditu betetzen familiak hautatutako hizkuntza-aukeraren beharrak, kanpaldiaren gaia edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko ordutegi-premiak.

b) Helburua: erantzukizun sozialetik abiatuta, laguntza horiekin Udalak esku artean izan nahi du tresna berariazko bat, Orkoiengo familiek aukera izan dezaten kontziliazioa ahalik eta modurik bidezkoenean eta eraginkorrenean gauzatzeko. Horretarako, dirulaguntzak emanen dira 3 eta 12 urte bitarteko haurrak hiri-kanpaldietara joan daitezen 2024ko udan. 2020. urtean sortu ziren laguntza horiek, COVID-19aren pandemia-egoera berezia zela eta; 2021ean, 2022an eta 2023an errepikatu egin ziren, eta egokitzat jotzen da 2024. urterako deialdi berri hori egitea.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa ondokoa izanen da:

–Familia-unitatearen diru-sarrerak, urtean 0 eta 25.000 euro bitartekoak badira.

–Asteko kostuaren %60, gehienez ere 100 euro haur bakoitzeko eta asteko. Gehienez 3 asteko dirulaguntza emanen da.

–Familia-unitatearen diru-sarrerak, urtean 25.001 eta 35.000 euro bitartekoak badira.

–Asteko kostuaren %60, astean haur bakoitzeko 85 euroko dirulaguntza gehienez. Gehienez 2 asteko dirulaguntza emanen da.

–Familia unitatearen diru-sarrerak, urtean 35.001 eurotik goiti badira.

–Asteko kostuaren %50, eta gehienez ere 75 euro haur eta asteko. Gehienez 2 asteko dirulaguntza emanen da.

e) Eskaerak aurkezteko epea 2024ko irailaren 15ean bukatuko da.

Orkoienen, 2024ko irailaren 5ean.–Alkatea, Alejandro López Orejuela.

Iragarkiaren kodea: L2413052