2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Deialdia, dirulaguntzak emateko testuliburuak erosteko, Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako, eta eskola-jantokirako, 2024-2025 ikasturtean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 783173.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/783173).
Xedea: dirulaguntzak ematea partez finantzatzeko testuliburuak erosteagatik, Haur Hezkuntzako proiektuen materialagatik eta eskola-jantokia erabiltzeagatik sorturiko gastuak, 2024-2025 ikasturteari dagokionez; hori guztia, espedientean jasotako oinarri arautzaileen xedapenei jarraikiz (2024ko abuztuaren 20ko osoko bilkuran onetsitako oinarriak).
2024ko aurrekontuan laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 4.000 euro, testuliburuak erosteko eta Haur Hezkuntzako proiektuen materialerako; 20.000 euro, eskola-jantokirako.
Zenbatekoa: eskatzailearen errenta aitorpenaren araberakoa izanen da laguntza ekonomikoaren zenbatekoa, eta aurrekontua norgehiagokako araubidean banatuko da onartutako eskaeren artean.
Laguntzak eskatzeko epea: laguntza-lerro guztietarako, irekita egonen da 2024-2025 ikasturtea bukatu arte, 2025eko ekainean. Eskabideak Mendabiako Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, oinarrietan adierazitako agiri guztiekin batera.
Onuradunak: ikusi oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Oinarri horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Mendabiako Udalaren bulegoetan.
Halaber, eskabidea bide telematikoz aurkezten ahalko da, Mendabiako Udalaren Erregistro Elektroniko Orokorrean. Erregistro hori Mendabiako Udalaren egoitza elektronikoan dago: www.mendavia.es.
Mendabian, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2412733