186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2. poligonoko 58., 59. eta 140. lurzatietako plan partziala. Hasierako onespena

Luzaideko Udalak, 2024ko abuztuaren 24ko ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2. poligonoko 58., 59. eta 140. lurzatietako plan partziala, Luzaideko Udalak, ekimen publiko bidez, sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta bidezko jotzen dituzten alegazioak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Luzaiden, 2024ko abuztuaren 27an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2412606