2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Erabakia, ondoriorik gabe uzteko 11. poligonoko 174. herri-lurzatiaren desafektazioaren hasierako onespena. Desafektazioaren helburua zen lurzatia erabiltzea Los Arcosko legar-hobia ustiatzeko proiektuan eta leheneratze-planean
Los Arcosko Udalak, 2024ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen ondoriorik gabe uztea Los Arcosko Udalak osoko bilkuran harturiko beste erabaki bat, 2024ko ekainaren 27koa, desafektazio hori hasiera batez onestekoa (hasierako onespena 2024ko 153. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 29an), eta herri-lurra desafektatzeko espedientea artxibatzea. Izan ere, Nafarroako Gobernuko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak txosten batean adierazi du desafektazioa ez dela beharrezkoa.
Los Arcosen, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2412843