186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa 1. poligonoko 1155. lurzatian. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, alkatearen 2024ko abuztuaren 26ko 2024-1039 Ebazpenaren bidez, eta, ondoren, 2024ko irailaren 2ko 2024-1073 Ebazpenaren bidez (akats zuzenketa), hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 1. poligonoko 1155. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko, Nuestra Señora del Pilar kaleko 1eko jabeen erkidegoak sustatua (espediente zenbakia: 2789/2024).

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua betetzeko (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Uharten, 2024ko irailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2412793