186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 1307. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 26ko 2024-1038 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat Uharteko 1. poligonoko 1307. lurzatian, Viguetas Navarra SLk sustatua (520/2024 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Epe hori iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, onespena behin betikoa bilakatuko da automatikoki.

Uharten, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2412768