186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Xehetasun-azterketa, 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 26ko 2024-1040 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, etxebizitzen lerrokadurak aldatzeko 2. poligonoko 974.etik 980.era bitarteko lurzatietan, Pablo Emilio Branchik sustatua (395/2024 espedientea).

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 152. eta 74. artikuluekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez).

Aldi horretan, interesa duen orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, eta egoki jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Uharten, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2412754