186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Soberako lurzatiaren deklarazioa, 3. poligonoko 155. lurzatian

Funesko Udalak, 2024ko abuztuaren 29ko ohiko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Funesko Udalarena den 3. poligonoko 155. lurzatiaren besterengarritasuna deklaratzea, 102,193 metro koadroko azalera duena eta ondare ondasuntzat hartzen dena, ondoren jabe mugakideari besterentzea egin ahal izateko, 716,37 eurotan, BEZa kanpo (866 euro, BEZa barne).

Bigarrena.–Deklaratzea Funesko 3. poligonoko 155. lurzatia ez dela beharrezkoa Funesko Udalaren helburuak betetzeko; beraz, bidezkotzat jotzen da zuzeneko besterentzea egitea ondoko lurzatiaren jabeari, soberako lurzatia baita eta azalera oso txikia eta dimentsio irregularra baitu.

Hirugarrena.–Horretarako prestatutako baldintza-agiria onestea, zuzeneko besterentzea erregulatzen duena. Agiriaren kopia udaletxe honetan artxibatzen da.

Laugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki juzgatzen diren oharrak aurkez daitezen.

Jendaurrean dagoen bitartean inork oharrik aurkezten ez badu, aipatutako lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da.

Bosgarrena.–Alkateari baimena ematea erosleak izendatzen duen notarioaren aurrean agertzeko salerosketaren eskritura publikoa sinatze aldera eta, era berean, salmenta hori behar bezala gauzatzeko beharrezkoak edo komenigarriak diren agiri osagarriak eta zuzentzeko edo argitzeko agiriak formalizatzeko.

Seigarrena.–Erabaki honen berri ematea Foru Komunitateko Administrazioari, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 138.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 140. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Funesen, 2024ko irailaren 2an.–Alkatea, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2412774