2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Kalifikazio juridikoaren aldaketa, 4. poligonoko 13. lurzatian. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2024ko irailaren 9an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batez onestea 4. poligonoko 1.395,48 metro koadroren kalifikazio juridikoa aldatzea. Metro koadro horiek U.E.01 exekuzio-unitatearen borondatezko birpartzelazio-proiektuaren ondorioz sortutako 13. lurzatiari dagozkio, eta xedea da desafektazioa egitea, erabilera anitzeko ekipamendura zuzendutako jabari publikoko ondasun izatetik ondare-ondasun izatera pasatu dadin. Lurzati horren kalifikazio juridikoa aldatzearen helburua da Errege Bardeako Komunitateari besterentzea.
2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan jarrita eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, egoki juzgatzen diren oharrak aurkez daitezen.
3. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ondasunaren kalifikazio juridikoaren aldaketa.
Zarrakaztelun, 2024ko irailaren 9an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2413115