186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Desafektazioa, 12. poligonoko 470. lurzatian. Hasierako onespena

Zarrakazteluko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:

Lehena.–Desafektazioa onestea 12. poligonoko 470. lurzatian, haren erabilera SLIR SL enpresari lagatzeko.

Bigarrena.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

Hirugarrena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betikoa bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten. Hala gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, foru dekretu baten bidez onets dadin.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zarrakaztelun, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.

Iragarkiaren kodea: L2412735