186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Aldaketa, Igoako UA 2 unitatea urbanizatzeko proiektuan. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2024ko abuztuaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Igoako UA 2 unitatea urbanizatzeko proiektua, espedientean jasorik dagoen edukiarekin bat.

Aditzera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela Udalaren Idazkaritzan hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan azter dadin eta egoki iritzitako alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134.5 eta 74. artikuluetan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Basaburuan, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Santos Etxegia Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L2412700