186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa 5. poligonoko 560. lurzatian. Hasierako onespena

Arguedasko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2024ko abuztuaren 1ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea xehetasun azterketa bat, gutxieneko solairu kopurua aldatzeko 5. poligonoko 560. lurzatian eraiki daitezkeen eraikinetan, M.ª Teresa Cardona Santok eta Carlos Floristan Mozazek sustatua.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikulua (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, José Luis Sanz Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L2412751