2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARBIZU
Hiri jarduketarako plan berezia, 1. poligonoko 1153. partzelan. Hasierako onespena
Arbizuko Udalak 2024ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Goikoetxegintza SLk sustaturiko hiri jarduketarako plan berezia, Arbizuko 1. poligonoko 1153. partzelako eremuan.
Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten baitu), espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Orobat, argitara emanen da Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta Udalaren iragarki-taulan.
Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da Udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan.
Arbizun, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.
Iragarkiaren kodea: L2412739