1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
3037/2024 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena honako deialdi honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdia.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak ekainaren 11n emandako 2291/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko. Deialdi hori 2024ko 150. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 23koan.
Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko PFEZeko erdi mailako tituludunen lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.
2. Izangai baztertuek erreklamazioak egiten ahalko dituzte, eta, kasua bada, egindako akatsak zuzendu, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo bost egun balioduneko epean.
3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko abuztuaren 20an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
ERANSKINA.–PFEZEKO ERDI MAILAKO TITULUDUNEN LEKUALDATZE-LEHIAKETA
Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
Deialdiko 3.1.c) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:
GOÑI MARCOTEGUI, JOSE LUIS
Iragarkiaren kodea: F2412245