186. ALDIZKARIA - 2024ko irailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

Zuzeneko okupazioa, Sakanako bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzeko

1.–Okupazioaren justifikazioa:

Lurrak behar dira Sakanako bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzeko. Sakanako Mankomunitateak sustatzen du proiektua, eta hartan proposatzen da 02-13 katastro-lurzatia zeharkatzeko, Arbizu parean. Lurzati horrek, gaur egun, garatu gabeko kudeaketa du eta, beraz, kudeaketa partikularra; horrenbestez, abiarazi behar da zuzeneko okupazioa deritzon hirigintza-figura.

2.–Zuzeneko okupazioaren xede diren lurren deskribapena:

Okupazioaren xede diren lurrak honako sailkapen hau dute Arbizuko Udal Plan Orokorrean: SU-NC-2, UE-1. Plan hori behin betiko onetsi zen 2017ko otsailaren 8ko 12E Foru Aginduaren bidez (2017ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 20koa). Okupatzeko den zatia bide publiko gisa sailkaturik dago.

3.–Zuzeneko okupazioaren xede den eremua katastroko planoan:

4.–Okupazioak ukitutako lurren eta jabeen zerrenda:

–Okupatzeko den katastro-lurzatia: Katastroko 2. poligonoko 13. lurzatia.

–Jabeak: Mari Jose Mendinueta Igoa, Guillermo Mendinueta Igoa, Juan Mendinueta Igoa, Jesus Mendinueta Igoa eta Javier Mendinueta Igoa.

–Lurzatiaren azalera, guztira (katastroko datuak): 15.732,31 m².

–Lurzatiaren zati urbanizaezina: 13.431,48 m².

–Lurzatiaren hiri-zatia: 2.300,80 m².

–Okupatu beharreko lurzatia: 582 m².

–Aprobetxamendu subjektiboa (garbia), okupatzeko den zatiari dagokionez: 224,63 AU.

–Aprobetxamendua egiteko den exekuzio unitatea: UE-1. SU NC-2.

Eztabaida egin ondoren, udalbatza honek aho batez erabaki du:

1. Zuzeneko okupazioaren espedientea eta izapidetzea onestea, Sakanako bizikleta-ibilbidearen proiektua gauzatzeko, bat etorriz "Sakanako mugikortasun jasangarriko bizikleta-ibilbidea egokitzeko eraikuntza-proiektua" izenekoarekin (CIMA Ingenieros-ek eta Aitor Silgadok idatzitako proiektua da).

2. Erabaki hau eta espedientea ukitutako partikularrei jakinaraztea.

3. Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuaren 189. artikuluan ezarritako ondorioetarako (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arbizun, 2024ko abuztuaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2412696