2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
SR Taxore 3 sektoreko Plan Partziala. Hasierako onespena
Arangurengo Udalak, 2024ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen SR Taxore 3 sektoreko Plan Partziala (lurzoru urbanizagarria), Arangurengo Udalak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 30ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2412871